Ireki menu nagusia

Domesday liburua

Domesday Book» orritik birbideratua)

Domesday liburua (ingelesez Domesday Book, Domesday edo Winchester Book) 1086 urtealdera Gilen I.a Ingalaterrakoaren aginduz osatu zen Ingalaterrako Erresumako erregistro nagusia izan zen. Erregistro hau gaur egun burutu ohi diren zentsuen antzekoa da.

Domesday liburua
Domesday Book - Warwickshire.png
Domesday liburuaren orrialde bat.
Datuak
Argitaratze-data 1086
Generoa Erregistro liburua
Jatorrizko izenburua Domesday Book
Hizkuntza Latin
Herrialdea IngalaterraIngalaterrako Erresuma
Formatua Eskuizkribua
Euskaraz
Izenburua Domesday liburua

Gilen I.ak konkistatu berri zuen herrialdearen informazioa behar zuen, honela hura hobeto adminsitratzeko asmoz. Honela bada, domesday hitzak "kontuen eguna" edota "kontuak kitatzeko eguna" esan nahiko luke. Honekin lord batek bere menpeko bakoitzak zituen jabetzen kontabilitatea eraman zezakeen.

IzenaAldatu

 
Domesday liburuaren xehetasuna.

Latinez idatzi zen. Domesday izena anglosaxoierazko dom hitzetik dator, euskaraz "kontu" edo "aintzatespen" esan nahi du.

Erdi Aroko kristauen ustetan eta Bibliako Apokalipsiaren arabera, Azken Epaia egunean Jesukristok pertsona bakoitzari bere bizitza osoan burututako ekintzen inguruko kontu hartzea gauzatuko omen du. Doomsday izendapenak zantzu hori ere izango luke (ingelesez doom, "patua").

Argitalpen elektronikoaAldatu

2006ko abuztuan Erresuma Batuko Artxibategi Nazionalak Domesday liburuaren online bertsio osoa eskuragarri jarri zuen.

Kanpo estekakAldatu