Domeka (pertsona-izena)

emakumezko izena

Domeka euskal emakume-izen bat da, Erdi Aroko testuetan eta XVI-XVII. mendeetako agirietan maiz agertzen dena. Latineko Dominica («Jainkoarena») kristau izenetik dator. 1555ean Domeca Ortuzar ageri da Arrasaten (Gipuzkoa), eta 1573-1574 urteetan Domeca de Yrurre, Domequa de Ariçaleta eta Domeca de Tirapu aurkitzen ditugu Ziraukin (Nafarroa Garaia). Aldaerak: Domenga, Domenja, Domekoitza eta Domikutza.[1]

Gizonezkoentzako euskal izen baliokidea Domiku da. Inguruko erdaretako emakume izen baliokideak, berriz, Dominga (gaztelaniaz) eta Dominique (frantsesez).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu