Doctor Octopus

Doctor Octopus, euskaraz Octopus Doktorea, jaiotze izenaz Otto Octavius doktorea, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Stan Lee eta Steve Ditkok sortu zuten eta lehenbiziko aldiz The Amazing Spider-Man komiki liburuaren 3. zenbakian agertu zen (1963ko uztaila). Bere ezizena olagarroek ("octopus") bezala gorputzetik ateratzen zaizkion lau beso mekaniko izatean datza.

Doctor Octopus
Marvel Unibertsoa
Montreal Comiccon 2015 - Doctor Octopus (19266143170).jpg
Argitalpena
SortzaileaStan Lee eta Steve Ditko
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Rosalie Octavius (en) Itzuli

Bere ahalmenak onakoak dira: ingeniari bikaina eta asmatzaile buruargia; genio baten intelektua; estrategian maisu; beso-mekaniko super-indartsuak eta iraunkorrak; bere besoen gaineko telepatia kontrola.

ZinemaAldatu

Zineman Alfred Molina aktoreak antzeztu du.