Ireki menu nagusia

Disnomia (satelitea)

Erisen satelitea

Disnomia (grezieraz: Δυσνομία), edo, ofizialki (136199) Eris I Disnomia), Eris planeta nanoaren satelite natural ezagun bakarra da.

Disnomia (satelitea)
2006-16-a-full-1-.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Michael E. Brown
Data 2005eko iraila
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite 136199 Eris
Ardatzerdi handia 37.430 km
Eszentrikotasuna < 0.013
Orbita-periodoa ~14 egun
Inklinazioa 142°±3°
Ezaugarri fisikoak
Erradioa 257 km
Masa ?
Grabitatea azalean ? m/s2
Albedoa ?
Tenperatura ?

Ezaugarri fisikoakAldatu

Satelitea Eris baino 60 bat aldiz txikiagoa da, eta 300-400 km-ko diametroa du. Keck eta Hubble teleskopioekin egindako behaketetan oinarrituta kalkulatu dira, gutxi gorabehera, gainerako datuak: Erisetik 37.370 km-ra dago, errotazio-periodoa 14 egun ingurukoa da, eta haren masa Pluton planeta nanoarena 1,27 aldiz litzateke.

Berak orbitatzen duen planetak baino 60 bat aldiz distira txikiagoa du. Horretan oinarriturik eta bi astroen albedoa antzekoa dela emanik kalkulatu da Disnomiaren diametroa 350 km ingurukoa dela, hau da, Erisenaren zortzirena.

AurkikuntzaAldatu

2005eko irailaren 10ean aurkitu zuen Michael E. Brown-ek gidatutako ikertzaile-taldeak, Keck teleskopiarekin, Hawaiin.[1]

IzendapenaAldatu

Hasieran, «S/2005 (2003 UB 313) 1» behin-behineko izendapena esleitu zitzaion. Gero, «2003 UB 313» sateliteari Xena izena eman zitzaion, telebista-serie bateko emakume gerlari baten izenetik. Azkenik, Disnomia izen ofiziala eman zitzaion 2006ko irailean. Disnomia, mitologia grekoan, Eris jainkosaren alaba da.

ErreferentziakAldatu

  1. Brown, M. E. (2006) «Satellites of the Largest Kuiper Belt Objects» Astrophysical Journal Letters 639 (1): L43 doi:10.1086/501524 Bibcode2006ApJ...639L..43B.

Kanpo loturakAldatu