Diskoboloa Miron de Eleutras eskultoreak egindako eskultura famatu bat da, antzinako Grezian sortutakoa. Hau, gutxi-gora-behera K. a 450. urtean egin zen. Antzinatasun klasikoko artearen eskulturen artean oso ospetsua izan zen, eta gaur egun, oso esaguna izaten jarraitzen du.[1]

Diskoboloa
Jatorria
Sortzailea(k)Miron
Sorrera-urteaK.a. 450(e)ko hamarkada
IzenburuaDiscobolus (The Discus Thrower)
KulturaAntzinako Erromako kultura eta Antzinako Grezia
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina eta brontzea
Dimentsioak156 (altuera) cm
Deskribapena

Historia aldatu

Antzinako Grezian, kirol ospetsuenetariko eta garrantzitsuenetariko bat disko jaurtiketa zen. Disko jaurtiketa praktikatzen zuten atletei Diskobolo deitzen zieten, disko jaurtitzaile esan nahi duelako. Horregatik, eskultura honek Diskobolo du izena.

Eskultura hau egin eta mende batzuk geroago, Erromatarrek, antzinako greaziaren jarraitzale handiak zirenak, bere gustoko artelanen kopiak egiten zituzten. Diskobolo eskulturaren kopia bat ere egin zuten. Kopia honek, Diskobolo Lancelotti dauka izena eta ia-ia eskultura originalaren erreplika bat da.  K. o. II. mendean egin zen eta harriz eginda dago, marmolez hain zuzen.

Bere gorputza, tensio handiko mometuan dago. Bi kurbetan dago kokatuta, bat, enborra makurtuz eta bestea hankak gurutzatuz eta makurtuz. Hirugarren arku bat sortzen da bere ezkerreko besoa bere belaunean bermatzen duenean. Bere eskumako besoa, jaurti egingo duen diskoa heltzen dago. Bere burua, atzerantz biratuta dago, jaurtiko dauan diskoari begira.

Diskoboloaren postura ez da zuzena. Postura artifizial bat da eta ez da egokia disko hartzeko ezta jaurtitzeko. Mironentzako garrantzitsuagoa zelako gizakien gorputzen edertasuna erakustea, kirol horretarako erabili behar dan teknika erakustea baino. [2]

Mironek, ez zuen bere eskulturen aurpegietan emozioak transmititzen jakin, berak, lehen esan moduan, gizakien gorputzaren armonia eta edertasuna erakutsi gura zuelako. Greziako artelan eta eskulturetan ezaugarri hauek bilatzen zirelako.[3]

Materiala aldatu

Diskoboloa Antzinako Grezian egin zen, baina gaur egun Britaniar museoan dago kokatuta. Eskultura brontzez eginda dago. 700 kilogramo pisatzen ditu eta 1,7 metro neurtzen ditu. Eskultura hau egiteko argizari galduaren teknika erabili zen, hau, prozedura eskulturiko bat da, eta brontzezko eta burdinezko eskulturak lortzean datza.

Greziar mitologia aldatu

Diskoboloak antzinako Grezian egiten ziren atletismo probetako bat irudikatzen du; proba disko bat jaurtitzean datza, eta esan bezala eskultura Grekoaren aro klasikoan egiten zen.

Lehenengo Olimpiar joko modernoak, 1896. urtean egin ziren eta bertan, Grezian, egin zen lehen aldiz disko jaurtiketa. Esaten da, atletek eskulturari esker ideia hartu zutela kirol berri hau sortzeko.

Horregatik, Diskoboloak, jainkorik irudikatzen ez duen arren, heroi olinpikoa irudikatzen du bere ezaugarri fisiko noble guztiak ahalik eta gehien garatuta. Horregatik ere, Grezia klasikoko eskultura ezagunenetako bat da.[3]

Miron eskultorea aldatu

Diskoboloaren sortzailea Miron deitutako eskultore Greko bat izan zen. Beocian jaio zen baina bere jarduera Periclesen Atenasen garatu zuen. Antzinako Greziako artearen eskultoreen artean ospetsuenetarikoa izan zen, eta Diskoboloarekin batera, bere eskulturarik famatuenak, “Atenea y Marsias”- en taldea eta “Anadumenos”- ak izan ziren.[4]

Bere garaiko eskultore greko guztiek bezala, brontzea landu zuen, mota ezberdinetako irudiak sortuz, batez ere jainko eta heroien eskulturak egin zituen, baina bereziki kirolarien eskulturengatik egin zen ospetsu. Ezinbestekoa zen jarreraren naturaltasuna, baina osotasun harmonikoa eta orekatsua lortzeko simetria beharrezkoa zen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El discóbolo de Mirón: características, análisis y significado de la escultura griega» Cultura Genial (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) «•ᐉ Datos curiosos del Discóbolo de Mirón - ⭐Cenicientas.es HISTORIA DEL ARTE •ᐉ - Deja volar su imaginación» Cenicientas.es 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  3. a b c (Ingelesez) «Mirón, "El Discóbolo". Original de bronce, siglo V a.C. - Departamento de Educación Departamento de Educación» Departamento de Educación 2016-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. «Biografia de Mirón» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Kanpo estekak aldatu