Diseinu kaskarraren argudioa

Diseinu kaskarraren argudioak kontra egiten dio Jainko sortzailearen ideiari, bizitza mota guztiak sortu zituen Jainkoaren hipotesiari. Hona hemen argudioaren nondik norakoa:

  1. Ahalguztiduna, orojakilea eta guztiz onbera den Jainkoak diseinu ezin hobeko organismoak sortuko lituzke.
  2. Organismoek akatsak dituzte.
  3. Horrenbestez, edo Jainkoak ez zituen organismo horiek sortu, edo ez da ahalguztiduna, edo orojakilea edo guztiz onbera.
Ugandako sendagile indijenek 1879an egindako eta onik bukatutako zesarea baten irudia.

Adibide bat: gizakien jaiotzetan, batzuetan umearen burua amaren irekidura pelbikoa baino handiagoa da. Halakoetan, umea ezin da modu naturalean jaio eta, medikuntza modernoa sortu arte (zesarearen teknika, hain zuzen), halako problema batek amaren edo umearen heriotza (edo biena) ekar zezakeen.

Kanpo estekak aldatu