Dina Bousselham
Dina Bousselham (Tanger, Maroko, 1990eko uztailaren 27a) hispano-marokoar aholkulari politikoa eta politologoa da. Espainiako Ahal Dugu alderdi politikoko kide ohia da. 2020ko maiatzaz geroztik La Última Hora egunkari digitaleko zuzendaria da.[1]
Dina Bousselham | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Tanger, 1990eko uztailaren 27a (34 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Instituto Español Severo Ochoa (en) Madrilgo Complutense Unibertsitatea Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | politologoa, politikaria, futbolaria eta aholkulari politikoa | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Podemos Authenticity and Modernity Party (en) | ||||||||||||||||||
Bizitza
aldatu1990ean jaio zen Tangerren. Tangerko Instituto Español Severo Ochoa ikastetxean ikasi zuen. 18 urterekin Madrilera joan zen ikastera eta futbolean jokatzera. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika zientzia ikasi zuen, eta Pablo Iglesias Turrión izan zuen irakasle. Bien bitartean, CF Pozuelo de Alarcón eta Santa María Caridad futbol taldeetan jokatu zuen. 2010ean futbola utzi zuen, ikasketetan arreta osoa jartzeko.
2014an Iglesiasek Ahal Dugu alderdi politikoa sortu eta gutxira eurodiputatu hautatu zutenean, honek Bousselham aholku-kabineteburu izendatu zuen. Ondoren, Madrilgo Erkidegoko Ahal Dugu alderdiko buru izendatu zuten eta Madrilgo Erkidegoko Biltzarrerako hauteskundeetarako hautagai aukeratu zuten. Hala ere, ez zuen hautes-zerrendan joaterik izan orduan espainiar herritartasuna ez zuelako.[2] 2020ko maiatzaren 11an Ahal Dugu alderdia utzi zuen La Última Hora egunkari digitaleko zuzendari izateko.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La dirigente de Podemos Dina Bousselham dimite de sus cargos para dirigir un nuevo medio de comunicación» El Diario 2020-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Serrato, Fran. (2019-05-11). «La asesora de Pablo Iglesias se queda sin escaño» El País (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).