Diktaketa prozesu bat da zeinaren bidez pertsona batek ozen irakurtzen duen testu koherente bat, erritmo jakin batekin, entzuleei idatziz kopiatzeko aukera emanez. Ikasleak, jatorrizko testua ikusi gabe, ahalik eta testu antzekoena idazten saiatu behar du. Eskolako aktibitatea da, batez ere metodogia eta eskola tradizionaletan.[1]

Eskola tradizionalean oso ariketa erabilia izan da diktaketa.

Etimologia aldatu

Diktaketa hitza latinetik dator, dictare: "Behin eta berriz ahoskatzea edo deklaratzea".[2]

Helburuak aldatu

Diziplina hori helburu desberdinekin lantzen da:

Metodologia aldatu

Irakasleak testu bat irakurtzen du ozen, hitz-multzo txikitan, eta ikasleek aldi berean transkribatzen dute. Hitz-multzo bakoitza astiro irakurtzen da lehenik, eta behin edo bitan errepikatzen da abiadura normalean. Azkenean, irakasleak testua hasieratik amaierara irakurtzen du berriro, eta ikasleak minutu batzuk ditu akatsak berrirakurtzeko eta zuzentzeko. Ondoren, ikasleen espedientea zuzendu eta puntuatu egiten da, irakasleak edo administrazio-agintariek ezarritako puntu-baremoaren arabera. Diktatzeko erabiltzen diren testuek hamabost edo hogei lerro inguruko luzera izaten dute, eta liburu batetik atera daitezke edo horretarako berez konposatu.

Bukatu ondoren, diktaketa zuzendu eta ebaluatzen da. Irakasleak lana jaso eta bere kabuz ebaluatu dezake, edo ikasleei beren burua kalifikatzen utz diezaieke. Azken autoebaluazio-prozesu hori azkarragoa da, baina, aldi berean, hainbat eragozpen dakartza: diktaketaren egilearen letra eta ebaluatzailearena ezin dira bereizi, eta ebaluatzailearen zorroztasuna zalantzan egon daiteke, pertsonari berari baitagokio.

Denbora-pasa aldatu

Diktaketak ospea hartu du helduentzako denbora-pasa gisa. Herrialde batzuetan diktaketa-lehiaketak egiten dira, esaterako frantses hizkuntzako hainbat herrialdetan, Polonian eta Herbehereetan ere.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Cicres, J., & Llach, S. (2019). «¿Para qué sirven los dictados? Representaciones de los futuros maestros de primaria». Didáctica. Lengua y Literatura. Ediciones Complutense. 47-63 or. ISSN 1988-2548[1]
  2. https://www.merriam-webster.com/dictionary/dictated?show=0&t=1341690020
  3. https://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/publicaciones_centros/PDF/delhi_2011/12_hernandez.pdf
  4. https://web.archive.org/web/20170524110638/http://nos.nl/artikel/2174693-ntr-stopt-met-groot-dictee.html

Kanpo estekak aldatu