Diagonal nagusi
Aljebra linealean, matrize karratu edo determinante bateko diagonal nagusia goiko ezkerretik beheko eskuinera doan diagonala da, hau da, elkarren ondokoak ez diren bi erpinen arteko elementu-multzoa: , , ... . Esate baterako, matrize honek 1-ak ditu diagonal nagusi osoan:
Gainera, Diagonal nagusian ez dauden elementu guztien balioa zero den matrize karratua matrize diagonal deitzen da; diagonal nagusiko elementuen balioa edozein izan daiteke, baita zero ere. Matrize karratu bateko diagonal nagusiko elementuen baturari matrizearen aztarna deritzo.