Ireki menu nagusia

Candy enpresako langileen protesta deslokalizazioaren aurka, Bergaran. Beraien lantegi produkzioa Txinara eraman zuen enpresak[1].

Ekonomian, deslokalizazio edo deskokatzea lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena. Kapitalismoak ekarri duen globalizazioarekin batera, multinazionalek maiz hartzen dituzten erabakiak dira deslokalizazioak, gehienetan herrialde garatuetatik garatu bidean dauden herrialdeetara, herrialde hauetako lan-kostuak merkeagoak izaten baitira[2].

Arrazoi ekonomikoakAldatu

Lan kostuetaz gainera, deslokalizazioa erabakitzeko enpresek kontuan hartzen dituzten irizpideak hauek izan daitezke:

  • azpiegitura egokiagoak,
  • inguru teknologiko garatuagoa,
  • bertako merkatuen erakargarritasuna, ...

Deslokalizazioak eztabaidatsuak izaten dira, dakarten lanpostu-galeragatik eta askotan, aurretik jatorrizko herrialdeko gobernuaren aldetik diru-laguntzak edo bestelako hobariak jaso dituzten enpresek egiten dituztelako. Momentuan irabazi nahikoak dituzten enpresek burutu dituzten deslokalizazioak ere salatu izan dira.

Bereziki XX. mendearen bukaeratik gertatu den prozesua da. Deslokalizazio-fluxu nabarmenak Mendebaldeko Europatik eta eta Ameriketako Estatu Batuetatik abiatu dira[3], Europako ekialdeko herrialdeak eta Asiako batzuk dira deslokalizazioen onuradunak[2].

Negoziazio lokalerako tresnaAldatu

Soldata txikiek ematen duten “konparaziozko abantaila” bilatzen dute beti enpresa handiek. Haietako zuzendarien arabera, abantaila hori etengabe berritu beharra dago, lan-kostu txikiagoak dituzten herrialdeetarako nazioarteko deslokalizazioak saihestu nahi badira. Horrela, argudio biribila lortzen dute, soldatei beherantz eusteko eta enpleguan kolokatasun handiagoa eskaintzeko[4].

ErreferentziakAldatu

  1.   «Candy berrindustrializatzeko erakundeen babes falta salatu dute langileek - Bergara» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .
  2. a b   «DESLOKALIZAZIOA» EGUNGO EKONOMIA 2015-04-28 . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .
  3.   «Deslokalizazioa» Gizapedia 2016-12-29 . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .
  4.   «Deslokalizazioa - OMAL | Observatorio de Multinacionales en América Latina» omal.info . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .