Desiré Wilson

hegoafrikar automobilismoko pilotu ohia

Desiré Randall Wilson (Brakpan, Hegoafrika, 1953ko azaroaren 26a) hegoafrikar automobilismoko pilotu ohia da.[1] [2] 1 Formulan irabaztea lortu duen lehen emakumea da, eta irabazi ostean boikota jasan behar izan zuena.[3] [4][5][6][7]

Desiré Wilson
Bizitza
JaiotzaBrakpan (en) Itzuli1953ko azaroaren 26a (71 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria eta automobil-pilotua

1 Formulako historian bost emakumeetako bat da (María Teresa de Filippis, Lella Lombardi, eta Giovanna Amati italiarrak, Divina Galica britainiarra, eta bera).[8]

Ibilbidea

aldatu

1980an hasi zen 1 Formulan (F1), Brands Hatch Racingek prestatutako Williams FW07 batekin. 1979ko Txapeldunen Lasterketan eta 1981eko Hegoafrikako Sari Nagusian ere parte hartu zuen, biak puntuagarriak ez zirenak, Tyrrell batekin.[9][10]

F1etik aparte, Wilsonek CART monoplaza kategorian parte hartu zuen hainbat aldiz 1980ko hamarkadan, eta 10.a izan zen 1983ko Clevelandeko Sari Nagusian eta 13.a Phoenixen, urte hartan bertan. Indianapoliseko 500 Milien hiru ediziotan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen bakar batean ere kalifikatu.[9]

 
Alain de Cadenet & Desiré Wilson, 1980 Silverstoneko 6 orduak

Wilsonen arrakastarik handienak bi garaipen izan ziren Alain de Cadenetekin batera Monzako 1000 kilometroetan eta Silverstoneko 1000 kilometroetan eta hirugarren bat Brands Hatcheko 6 Orduetan, 1980ko Munduko Erresistentzia Txapelketako hiru egunetan; eta garaipen bat eta beste bi podium Britainiar 1 Formulan, urte horretan bertan. Halaber, 1982, 1983 eta 1991ko Le Manseko 24 orduetan jardun zuen. 1983an zazpigarren absolutua iritsi zen Porsche 956 batean. 1991n bi emakume izan zituen aulkian lagun: Lyn St. James eta Cathy Muller.[9]

Emaitzak

aldatu

1 Formula

aldatu
Urtea Ezkutalekua 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Kok. Puntuak
1980 Brands Hatch Racing ARG BRA RSA USW BEL MON FRA GBRDNQ GO AUT ZED ABI CAN AEB NC 0
Iturria:[9]


Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «10 mujeres piloto que impresionaron en la Fórmula 1» Car and Driver 2023-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. (Gaztelaniaz) null. (2017-07-18). «Las mujeres de la Fórmula 1» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. (Gaztelaniaz) Mendoza, Irene. (2024-03-19). «Desiré Wilson fue la única mujer que ganó una carrera con un Fórmula 1. Luego la boicotearon» Motorpasión (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Desiré Wilson, la Reina de África que ganó en Fórmula 1» SoyMotor.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  5. (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2015-05-16). «Desiré Wilson, la única mujer que ha ganado una carrera de Fórmula 1» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  6. (Gaztelaniaz) TopCarNews. (2024-03-19). «Desiré Wilson fue la única mujer que ganó una carrera con un Fórmula 1. Luego la boicotearon - TopCarNews» topcarnews.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  7. (Gaztelaniaz) Villota, Pablo de. (2023-12-03). «Así boicotearon a Desiré Wilson, la mejor piloto femenina de la historia de la Fórmula 1» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Las cinco precursoras» Diario AS 2009-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  9. a b c d «Desiré WILSON • STATS F1» www.statsf1.com.
  10. (Gaztelaniaz) Desire Wilson - Todo Fórmula 1. 2024-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu