Denis Papin etxea (frantsesez: Maison de Denis Papin - L'hôtel de Villebresme) Frantziako Blois herrian dagoen XV. mendeko eraikin historikoa da. Kultura Ministerioaren Merimée zerrendan jasota dago.[1]

Denis Papin etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaLoir eta Cher
BarrutiBloiseko barrutia
Frantziako udalerriBlois
Koordenatuak47°35′15″N 1°20′06″E / 47.587624°N 1.334933°E / 47.587624; 1.334933
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00098375
Kontaktua
Helbidearue Pierre-de-Blois

Historia aldatu

XV. mendearen amaierako etxea, estilo gotikoan eraikia da. Fougères-sur-Bièvre gazteluaren jabea zen Villebresme familiako kide batentzako eraiki zuten. 1900. hamarkadara arte ez zen "Maison de Denis Papin" izenarekin gida turistikoetan agertu. Hala ere, ez dago ziur Denis Papinek bertan bizi izan zuenik. Monumentu Historiko gisa izendatu zen, 19282ko abenduaren 28ko dekretuaren bidez. Gaur egun jabetza pribatua da.

Arkitektura aldatu

Etxea bere planoarengatik bereizten da: bi eraikin dira kalearen alde banatan daudenak; eraikinaren originaltasuna bere egurrezko pasabidean dago, lehen solairuko mailarekin lotzen duena. Zubiak alde bakoitzean leiho bikiak ditu, gurutze latindarraren formarekin. Leihoak cul-de-lamp batekin apainduta daude. Etxearen alde desberdinetan egurrean zizeltzatutako irudiak ikus daitezke: akrobata txikiak eta munstro bat.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu