Dene-kaukasoar hizkuntzak

Dene-kaukasoar hizkuntzak gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertutako hizkuntza familia bat da, sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasoar hizkuntzak, na-dene, yaniseiera, euskara (eta haren balizko ahaide desagertuak) eta buruxaski hizkuntza barnebilduko lituzkeena. Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[1][2]

Dené-kaukasoar hizkuntzen balizko hedapena

Bazterreko teoria honen arabera, 50 hitz ohikoenen analisia eginda, euskarak antzekotasun gehien dené-kaukasoar hizkuntzekin lituzke, 17 ahaide aurkitzen baitira. George Starostinen arabera, datu hauen arabera dené-kaukasoar hizkuntzak lirateke euskararen ahaideko hurbilenak, eta duela 9000 urte inguru banatuak lirateke. Antzekotasun hori, hitz ohikoenez gain, morfologian eta fonologian ere ikusten du teoria honek, baina ez lexiko kulturalean.[3]

Teoria honen lehen izena urrunen zeuden bi hizkuntzena izan zen, euskara eta navajoa, eta horregatik euskaldene izena (ingelesez: Basque-Dennean; gaztelaniaz: vascodene). Goian aipatutako hainbat hizkuntzez gain, dravidiar hizkuntzak eta sumeriera ere sartu zituzten.[4] Proposaturiko sailkapen nagusiak bi dira: lehenengoan na-dene hizkuntzak orain dela 7.900 urte inguru bereizi ziren hizkuntza sino-baskonikoetaz (sino-tibetar eta kaukasoar hizkuntzak eta euskara barnebiltzen zuen taldea).[5] Bigarren sailkapenean euskara hizkuntza makro-kaukasoarren parte izango litzateke, Ipar-kaukasoar eta Buruxaski hizkuntzekin batera[6][7]

Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Bartholomew, Doris. (1999). «Review of American Indian Languages: The Historical Linguistics of Native America» Language 75 (3): 596–600.  doi:10.2307/417069. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  2. (Ingelesez) Trask, Robert Lawrence. (2000). The Dictionary of Historical and Comparative Linguistics. Psychology Press ISBN 9781579582180. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  3. (Ingelesez) Bengtson, J. D.. (2011-01-01). «The Basque Language: History and Origin» International Journal of Modern Anthropology 1 (4): 43–59. ISSN 1737-8176. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  4. (Gaztelaniaz) Swadesh, Mauricio. (1987). Tras la huella lingüística de la prehistoria. UNAM ISBN 9789683603685. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  5. (Ingelesez) Dené–Caucasian languages. 2018-07-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  6. Bengtson, John D. (1997): Ein Vergleich von Buruschaski und Nordkaukasisch. In: Georgica 20. 88—94
  7. «Bengtson, J. D. (1997). The riddle of Sumerian A Dene-Caucasian language Mother Tongue, 3, 63-74. - References - Scientific Research Publishing» www.scirp.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  8. Lakarra Andrinua, Joseba. (1999). «Ná-De-Ná» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 31) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Kanpo estekak

aldatu