Denboraldi bat infernuan

Denboraldi bat infernuan (frantsesez: Une saison en enfer) Arthur Rimbaud idazle frantsesaren liburu ezaguna da. Prosaz idatzita, poesia liburua da, 1873an plazaratuta. 1991ean Mikel Lasak euskaratu zuen. Liburuan Danteren Jainkotiar komediaren, Bibliaren eta Goetheren Faustoren presentzia nabaria da.

Denboraldi bat infernuan
Lehenengo edizioaren azala.
Datuak
IdazleaArthur Rimbaud (1991)
Argitaratze-data1873
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaUne saison en enfer
HerrialdeaFrantzia
BildumaBartleby
Orrialdeak109
Euskaraz
IzenburuaDenboraldi bat infernuan
ItzultzaileaMikel Lasa

Historia aldatu

Rimbaudek literatura oso gazte baztertu zuen. Kritiko askoren ustez liburu hau berarentzat idatzi zuen ez zabaltzeko asmoz. Lehenengo edizioa berak enkargatu zuen eta bakarrik bostehun ale izan zituen; horietatik lau lagunen artean banatu zituen eta beste guztiak argitaletxearen soto batean gordeta gelditu ziren. XX. mendearen hasieran kritikari frantses batek Bruselan ia edizio osoa aurkitu zuen.[1]

1872 bukaeratik 1873 hasiera arte Rimbaud Londresen egon zen. Garai horretan opioarekin zaletu zen eta, Graham Robb idazlearen arabera, horrek argitzen du zergatik den liburu hau ulertzeko hain zaila. Dena dela, oso poema landua da eta horrela erakusten dute gordetzen diren testigantzak eta komentarioak. Rimbaudek "1873ko apirila-abuztua" data aipatzen du liburua amaitutzat emateko, Chuffilly-Rocheko (Ardenak) familiaren etxean.

Obraren antolaketa aldatu

Poema luze hau zortzi zatitan dago antolatuta. Nahiz eta haien artean argumentu-jarraipen bat izan, atal bakoitzak bere berezitasunak erakusten ditu. Hauek dira zortzi atalak:

  • Izenbururik gabe — Hemen narratzaileak bere kondena azaltzen du eta historiaren sarrera azaltzen du. Liburua "nire kaieratik bakandu orrixka ale nardagarriok". Kritikoen ustez, horri hauek liburua bukatuez gero idatzi zituen, Bruselan Verlainek Rimbauden aurka tiro egin ondoren; hori "azken kuak!" esaldiak adieraziko luke.
  • Odol txarra — Hemen herri galiarraren sustraietaz hitz egiten du eta horien eragian bere izaeraz, bere moralitateaz. Kapitulu hau hurrengo hiruren sarrera da non bere hiru porrotetaz hitz egingo duen.
  • Infernuko gaua — Narratzailearen herriotza eta ber infernuan sartzeko unea deskribatzen ditu.
  • Eldarnioak I: Birjina eroa - Bi pertsonaien arteko elkarrizketa: Birjin eroa batetik (frantsesez "ero" edo "tuntuna" izan daiteke) eta Senar infernala, askoren ustez Verlaine eta Rimbauden irudia. Pasarte honek 1872 eta 1873an zehar izandako bi poeten elkarbizitzaren testigantza bezala uler daiteke.
  • Eldarnioak II: Hitzaren alkimia - Narratzaileak bere beste garaietako teoria estetikoak, gezurrezko itxaropenak izandakoak bezala aurkeztuz. Atal honetan liburu osoko bertso bakarrak aurkituko ditugu. Poema horiek gehien batean 1872ko udaberrian egin zituen.
  • Ezina — Poeta infernutik ihes egiten saiatu da lortu gabe. Modu batez, horren bitartez, bere teoria fiklosofikoen eta erlijiosoen porrota adierazten du.
  • Tximista — Atal hau ere oso nahasia da. Oso ezkorra eta etsituta topatzen dugu idazlea. Tximista infernua argitzen duen argi bakarra da.
  • Oilaritea — Poeta infernutik ateratzen da. Argia tunelaren amaieran da.
  • Adio — Udzkenetik udaberrira igarotzen gara. Protagonista indar gehiago erakusten du. Obraren "Ni"a materialitatearen eta egunerokotasunaren garaipena ikusten du infernutik bueltatu ondoren.

Erreferentziak aldatu

  1. Dominique Combe, Arthur Rimbaud. Poésies. Une saison en enfer. Illuminations, Gallimard, Foliothèque 118 zk., 2004, 64.or.

Kanpo estekak aldatu