Demokrazia Europan 2025 Mugimendua
Demokrazia Europan 2025 Mugimendua edo DiEM25 (ingelesez: Democracy in Europe Movement 2025), europar mugimendu politikoa da, 2015ean Gianis Varufakis Greziako finantza ministro ohiak bultzatu zuena. Mugimenduaren aurkezpen ofiziala 2011ko otsailaren 9an egin zen Berlingo Volksbühne antzokian.[1] Mugimenduaren helburua Europar Batasuna erreformatzea da ordezkaritza zuzena izango duen Parlamentu burujabe bat sortzeko, Parlamentu nazionalekin eta gainerako eskualde edo tokiko erakundeekin boterea partekatuko duena".
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/DiEM25.png/220px-DiEM25.png)
Mugimendu honek Europaren ideia berrindartu nahi du demokraziaren arabera arautuko den jendearen batasuna bezala eta ez mugimenduak deitoratzen duen gaur egun Europar Batasuna; aginduak ematen dituen teknokratez osatutako estatu bat.[2] Argumentu hori indartzeko, zortzi aspektu desberdin aipatzen dira gobernantza, konsentimentuz baino, elkarrekintzaren bitartez egiteko.
Mugimenduak Europako zenbait intelektualen, aktibisten eta politikoen babesa jaso du, hala nola, Julian Assange,[3] Toni Negri italiar filosofoa,[4] Saskia Sassen herbeheretar soziologoa, Brian Eno ingeles musikaria,[3] James Galbraith estatubatuar ekonomilaria, Stuart Holland parlamentari laborista ohia edo Slavoj Žižek eslovakiar filosofoa,[3] besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Yanis Varoufakis: EU no longer serves the people. The Guardian 9 February 2016.
- ↑ a b (Ingelesez) (PDF) The EU will be democratised. Or it will disintegrate!. Democracy in Europe Movement⋅2025 (Berlin) 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2015ko otsailaren 9a).
- ↑ a b c Oltermann, Philip. (2016ko otsailaren 10a). «Yanis Varoufakis launches pan-European leftwing movement DiEM25» The Guardian.
- ↑ (Alemanez) Van Laak, Claudia. (2016ko otsailaren 9a). «Gründung von DiEM25 in Berlin:Varoufakis lädt zur Demokratiebewegung (DiEM25-en sorrera Berlinen: Varoufakis-ek demokraziaren aldeko mugimendu batera deitzen du» Deutschlandfunk (Noiz kontsultatua: 2016ko otsailaren 12a).
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Frantsesez) (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez)Yanis Varoufakis TED Talk: Capitalism will eat democracy – unless we speak up