Deliblatska peščara
Deliblatoko hareatza (serbieraz: Делиблатска пешчара, Deliblatska peščara) Serbiako Voivodina probintzian dagoen hareazko eremu handia da. Hegoaldeko Banaten dago (gehiena Hegoaldeko Banat barrutian, baina Erdialdeko Banat barrutian eremua txikiago bat ere badu). Toponimoa Kovin udalerrian dagoen Deliblato herritik datorkio.
Deliblatska peščara | |
---|---|
![]() | |
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 250 m |
Mota | natura erreserba |
Azalera | 34.829 ha |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 44°57′53″N 21°00′51″E / 44.9647°N 21.0142°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomous province of Serbia | ![]() |
Serbiaren banaketa administratiboa | South Banat District |
Deliblatska peščara Europa osoko hareazko eremurik zabalena da eta Panoniako itsasoaren erretiratzeak sortu zuen.[1] Bere basoa eta inguruak zirela eta, natur erreserba berezi izendatu zuten. Mendebaldeko Europako herrialdeetatik datozen ehiztarientzako ehiza eremu esklusiboa ere bada.
Galeria
aldatu
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Serbieraz) Janković, Olga. (2019-6-2). «Занимљива Србија: Делиблатска пешчара - Немирни песак европске Сахаре» Politika-Magazin (1131): 20–21..