Delclaux bulegoak
Delclaux bulegoak Bilboko eraikin bat da.
Delclaux bulegoak | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.94°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1953 |
Arkitektura | |
Kokalekua
aldatuAbando eta Indautxu auzoen artean dago, bi kaleetara ematen duen eraikina da: alde bat Errekalde zumarkalearen 30. zenbakian dago, eta bestea Iparragirre kalearen 21. zenbakian dago, San Jose Mendikoaren eliza eta Iparragirre kalearen 19. zenbakiko etxebizitzen alboan.
Historia
aldatu1938an Calixto Emiliano Amann arkitektoak proiektatu eta 1953an haren semea zen Emiliano Amann Puente arkitektoak amaitu zuen.
Gaur egun, Errekalde zumarkaleko aldean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak daude.
Eraikina
aldatuFatxada monumentala du, osaketa zehatz eta zaindutako simetriaz egituratua. Errekalde zumarkalera begira dagoen aldea nahitan eraikitako fatxada monumental batez osatua dago. Estatubatuar bulego eraikinen usadioan oinarritua dagoen eraikina da.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |