DefensAnimal.org animalien eskubideen aldeko nazioarteko GKE bat da. Espezismoa abolitzea eta beganismoa hedatzea ditu helburu nagusi.[1]

DefensAnimal.org
Motagobernuz kanpoko erakundea
SorreraValentzia, 2004
Egitekoakanimalien eskubideak
Webguneahttp://www.defensanimal.org/

Historia

aldatu

DefensAnimal.org Valentzian sortu zen, 2004an,[2] eta gaur egun ordezkaritzak dituzte Espainiako Estatuan nahiz Kolonbiako hiriburu Bogotan.

Hezkuntza aktibismoan oinarritzen dute beren lana. Horretarako, kaleko ekitaldiak eta informazio mahaiak,[3] hitzaldiak, irratsaioak,[4][5] telebista saioak[6] eta berek editaturiko aldizkariak[7] erabili ohi dituzte bitartekotzat.

Erakundearen filosofia

aldatu

GKE abolizionista bat da, ez dutelarik onartzen beste animalienganako esplotazioan izan daitezkeen erreformak edo arauketak. Betiere, beste animalien interesak osorik aintzat hartzea defendatzen dute, haien esplotazioa abolitzea eskatzen duten bezala.[8]

Era berean, berebiziko garrantzia ematen diote espezismoa edo diskriminazio espezista gaitzesteari: gizakiaz besteko animalia espezie bakar batzuetan zentratutako ekimen eta proposamenak errefusatzen dituzte.[9]

Beren aktibismoan, beganismoa hedatzeari ere garrantzi handia ematen diote.[10] Beste animaliak errespetatzeko eta espezismoa gaitzesteko bide bakartzat aldezten dute beganismoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu