Dedicado a Antonio Machado, poeta
Dedicado a Antonio Machado, poeta | |
---|---|
Joan Manuel Serraten albuma | |
Egilea(k) | Joan Manuel Serrat |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | Dedicado a Antonio Machado, poeta |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | LP |
Ezaugarriak | |
Diskoetxea | Novola |
Nori eskainia | Antonio Machado |
Deskribapena | |
Honen parte da | Joan Manuel Serrat's albums in chronological order (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ricard Miralles (en) ![]() |
![]() ![]() |
Dedicado a Antonio Machado poeta (euskaraz: Antonio Machado poetari eskainia) Joan Manuel Serraten bosgarren albuma da (LP). Izenburuak dioenez, Sevillako Antonio Machado poetari eskainia da, eta haren poema batzuei musika jarri zieten bai Serratek berak bai Alberto Cortezek. 1969an argitaratu zuen Zafiro/Novola diskoetxeak.
1968ko Eurovisionen gertakari polemikoaren ondoren, kantariak bere disko ezagunenetako bat kaleratu zuen: Dedicado a Antonio Machado poeta.[1] Hasieran, Zafiroko, diskoaren ekoizleko, jende gutxik uste zuen elepeak emaitza komertzial onak lortuko zituela, baina, ez zen hala izan, Serratek berak 2000. urtean esan baitzuen disko hori gehien saldu zuenetako bat izan zela. Serraten gaztelaniazko bigarren diskoa zen. Diskoko 12 abestiak ezagun bihurtu dira gero, baina Cantares eta La saeta abestiak, batez ere, kantu gogoangarri bihurtu dira. Album horrek Antonio Machadoren lana Espainian eta Hispanoamerikan zabaltzen lagundu zuen.[2]
Orkestra-moldaketa eta orkestra-zuzendaritza, Ricard Mirallesenak izan ziren.
-
Serrat (1984)
-
Antonio Machado (1925)
Abestiak
aldatuPista | Izenburua | Egilea | Denbora |
---|---|---|---|
1 | Cantares (Golpe a golpe, verso a verso) | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
3:15 |
2 | Retrato | Antonio Machado Alberto Cortez |
3:27 |
3 | Guitarra del mesón | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:00 |
4 | Las moscas | Antonio Machado Alberto Cortez |
2:15 |
5 | Llanto y coplas | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:40 |
6 | La saeta | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:05 |
7 | Del pasado efímero | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
3:40 |
8 | Españolito | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
1:10 |
9 | A un olmo seco | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:45 |
10 | He andado muchos caminos | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:27 |
11 | En Colliure | Joan Manuel Serrat | 3:00 |
12 | Parábola | Antonio Machado Joan Manuel Serrat |
2:05 |
Historia
aldatu1969ko maiatzean argitaratua, “Dedicado a Antonio Machado, poeta” Serraten gaztelaniazko bigarren elepea da, askoren ustez Mediterraneoa (1971), bere maisulan pertsonala, berdintzen edo gainditzen duena. Jakina, beste batzuek ohorezko lekua "Serrat 4" edo "Disko zuria" (1970) merezi dutela uste dute. Hainbeste zalantza edo iritzi desberdin aditu dira, baina Joan Manuel Serrat garai hartan itzela zen. Konpositore oso inspiratua, bertso egile zehatz eta heldua 30 urte baino gutxiagoan, bokalista miresgarria eta, gainera, ondo ezagutu zuen chanson frantsesaren tradiziotik abiatuta (Espainiako eta Kataluniako lehen autore-kantagintza guztia markatu zuen) modernitaterantz eta poperantz eboluzionatzen asmatu zuen, sakontasunik galdu gabe. Machadori musika eginez gailurra-edo urratu zuen. Eta arriskatuz lortu zuen, izan ere, gaztelaniazko autore gisa hasitako ibilbidean etapa berri bat ireki zuen beste inoren poemak musikatzean, eta, gainera, gerra zibileko galtzaileen belaunaldiko poeta garrantzitsuenetariko baten lana aldarrikatu zuen, errepublikanismoaren itsasargia izan zena. Hala ere, Espainia frankistan albuma salmenta-zerrendetako lehen postuan kokatzea lortu zuen, eta Sevillako idazlearen poesia birpiztea ere, Espainian eta Latinoamerika osoan.
Kritikak
aldatuDiskoak kritika bikainak lortu zituen mundu osoan, eta kantautorearen album ezagunenetako bat bihurtu zen. Halaber, Antonio Machado poetaren lanak finkatzen eta ezagutarazten lagundu zuen, eta La Paloma aurreko diskoaren arrakasta ere gainditu zuen. Albumak arrakasta izan zuen publiko gazteenetik zaharreneraino, eta milioika pezeta bildu zituen. Kritikariek poetaren poemen egokitzapen zorrotza aipatu zuten, haietako asko ez baitaude autoreak idatzi zituen bezalaxe.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Distinguirán a Serrat como Persona del Año en Grammy Latino. 18 de noviembre de 2014.
- ↑ Golpe a golpe, verso a verso. .