Deb Haaland

politikari estatubatuarra

Debra 'Deb' Anne Haaland (Winslow, Arizona, 1960ko abenduaren 2a) politikari estatubatuarra da, 2021etik Barne idazkaria Joe Biden presidentearen gobernuan.[1]. Deb Haaland Laguna Pueblo herri indigenako kidea da. Pueblo kultura multzo anitzean, Keres hizkuntzako taldea da Laguna delakoa. Haalandek esan izan du bere izena dela Crushed Turquoise ("Turkesa-harri txikitua" euskaraz), Keres hizkuntzatik itzulia[2].

Deb Haaland

United States Secretary of the Interior (en) Itzuli

2021eko martxoaren 16a -
David L. Bernhardt (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

2021eko urtarrilaren 3a - 2021eko martxoaren 16a
Barrutia: New Mexico's 1st congressional district (en) Itzuli
Hautetsia: 117th United States Congress (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

2019ko urtarrilaren 3a - 2021eko urtarrilaren 3a
Barrutia: New Mexico's 1st congressional district (en) Itzuli
Hautetsia: 116th United States Congress (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWinslow (Arizona)1960ko abenduaren 2a (63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Pueblo of Laguna
Hezkuntza
HeziketaUniversity of New Mexico School of Law (en) Itzuli 2006) Juris Doctor (en) Itzuli
Highland High School (en) Itzuli 1978)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Mexiko Berriko Unibertsitatea
(1988 - 1994) Artean graduatu : English studies (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta enpresa exekutiboa
KidetzaCongressional Progressive Caucus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

doi.gov… eta onwardamerica.org
Facebook: DebforCongress Twitter: Deb4CongressNM Instagram: repdebhaaland Youtube: UCV-7E0WQkLlhRoQv-Q-4dOg Edit the value on Wikidata

2020an, Joe Biden AEBetako presidente hautatuak iragarri zuen Haaland izendatuko zuela Estatu Batuetako Barne Idazkari izateko. Baieztatua, AEBetako kabinete edo ministro-batzen historian lehen pertsona natibo amerikarra da[3].

Biografia aldatu

Haaland Winslow-en (Arizona ) jaio zen. Bere ama, Mary Toya, emakume indiar amerikarra, Estatu Batuetako Armadako kide izan zen. Bere aita ere bai, JD "Dutch" Haaland, norvegiar estatubatuarra, Estatu Batuetako Itsas Kidegoko ofiziala. Aitak Zilarrezko Izarra jaso zuen Vietnamen egindako ekintzengatik; ohore militarrez lurperatu zuten Arlingtoneko hilerrian, 2005ean[4].

Familia militar bateko haurra zela, Haaland maiz aldatu zen bizilekuz, baina azkenean Albuquerque-n (Mexiko Berria) kokatu zen, Laguna herriko senitartekoengandik gertu egoteko (Jemez Pueblo herriko senideak ere baditu[5]). Haaland Albuquerqueko Highland High Schoolean eskolan graduatu zen. Hiru ahizpa ditu eta anaia bat. Ama bakarra da, Somáh izeneko alaba bat dauka[6].

2019tik Mexiko Berriko 1. kongresu barrutiko AEBetako ordezkaria izan da Haaland. Barrutiak Albuquerque gehiena biltzen du, bere auzo gehienekin batera. Haaland Mexiko Berriko Alderdi Demokratikoko presidente ohia da. Sharice Davidsekin batera, AEBetako Kongresurako hautatutako lehen bi amerikar emakumezko indigenetako bat da. Pueblo jantzi tradizional batekin egin zuen kargu hartzea Haalandek[7].

 
Haaland-en erretratua, 19. mendeko plaken estilo eta teknikan egina.

Haur indigenen aurkako indarkeria aldatu

2022ko maiatzean, Haaldand Estatu Batuetako Barne Idazkari izanik 1819 eta 1969 urte artean haur indigenen aurkako indarkeria biltzen duen txostenaren lehen atala aurkeztu zuen. Urratutako eskubideen artean, nortasunaren aurkako indarkeria (ilea moztu, ama hizkuntza eta erlijioa debekatu...), indarkeria fisikoa, eta sexuala nabarmentzen dira.500 erailketatik gora hartatu dituzte dagoeneko, ikerketa ez da bukatutzat eman.[8]

Kanpo estekak aldatu

Federal Indian Boarding School Initiative Investigative Report (2022)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Senate confirms Deb Haaland as Biden's Interior secretary in historic vote» CNN 2020-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  2. (Ingelesez) Haaland, Deb. (2020). #MyNameIs. Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  3. (Ingelesez) «'A perfect choice': Biden names Deb Haaland as first Native American Interior Secretary» GOOD 2020-12-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  4. (Ingelesez) «Rep. Deb Haaland Bio: In Her Own Words – History, Policies, Record» Representative Debra Haaland 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  5. (Ingelesez) «About» Representative Debra Haaland 2012-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  6. (Ingelesez) «Haaland recalls struggles as single mom, Thanksgiving and being homeless» Representative Debra Haaland 2019-09-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  7. (Ingelesez) Gstalter, Morgan. (2019-01-03). «Haaland wears traditional Pueblo dress for swearing-in ceremony» TheHill (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  8. (Gaztelaniaz) Jiménez, Miguel. (2022-05-12). «El horror de los internados para niños nativos en Estados Unidos» El País (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).