Death and the Maiden (filma)
Death and the Maiden (euskaraz: «Heriotza eta Anderea»), 1994ko Roman Polanski franko-poloniar zinema zuzendariaren misteriozko film dramatiko bat da. Ariel Dorfman idazlearen 1990eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Sigourney Weaver, Ben Kingsley eta Stuart Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Death and the Maiden (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Death and the Maiden eta La morte e la fanciulla |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rape and revenge film (en) , film dramatikoa eta misteriozko zinema |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Death and the Maiden (en) |
Grabazio lekua(k) | Txile |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roman Polański |
Gidoigilea(k) | Ariel Dorfman Rafael Yglesias (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Thom Mount |
Konpainia ekoizlea | Fine Line Features (en) |
Edizioa | Hervé de Luze |
Ekoizpen-diseinatzailea | Pierre Guffroy |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wojciech Kilar |
Argazki-zuzendaria | Tonino Delli Colli |
Jantzi-diseinatzailea | Milena Canonero |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Izenburua Franz Schubert alemaniar musikagilearen Heriotza eta Anderea deritzon musikalanean oinarritua dago, Paulinak (Sigourney Weaver) jasandako tortura saioetan Robertok (Ben Kingsley) ipintzen zuen musika doinua baitzen.
Sinopsia
aldatuHego Amerika, diktadura izugarri batetik atera berri den fikziozko herrialde batean, Paulina (Sigourney Weaver) eta Gerardo Escobar (Stuart Wilson) senar-emazteak bizi dira, senarra abokatu prestigiotsu bat da, aldiz, Paulinak diktadura garaian tortura izugarriak jasan zituen, baina garai hartan bere mutilaguna zen Gerardori ez zizkion inoiz aipatu eta ezjakitun da.
Gau batez, Gerardok auto matxura bat izan eta gizon batek laguntza eskeiniko dio, Roberto Miranda doktorea (Ben Kingsley), Gerardo bere autoan etxera eramanez. Han, Paulinak bere torturatzailea izan zenaren ahotsa antzemango du. Bere entzumenean konfidatuz, torturatzen zutela begiak estaliak baizituen, eta unean topatutako probetan oinarrituz, Paulinak Robertori egia aitor dezan lortuko du, eta aldi berean bere senar harritua konbentzitu eta sinistu dezan ere bai.
Aktoreak
aldatu- Sigourney Weaver: Paulina Escobar
- Ben Kingsley: Roberto Miranda doktorea
- Stuart Wilson: Gerardo Escobar