David Garrick Tragediaren eta Komediaren artean

David Garrick Tragediaren eta Komediaren artean (ingelesez: David Garrick Between Tragedy and Comedy) Joshua Reynoldsen 1761ko margolan bat da. David Garrick aktorea eta antzerkigilea agertzen da, bi Musen artean: Tragedia irudikatzen duen Melpomene eta Komedia irudikatzen duen Talia. Reynoldsen margolanik ikertuenetakoa eta ezagunenetakoa da. Gaur egun Buckinghamshireko Waddesdon Manor bilduman dago[1].

David Garrick Tragediaren eta Komediaren artean
Jatorria
Sortzailea(k)Joshua Reynolds
Sorrera-urtea1761
IzenburuaDavid Garrick (1716–1779), between Tragedy and Comedy
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak147,5 (altuera) × 181,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua eta allegory (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWaddesdon Manor
BildumaNational Trust
Inbentarioa102.1995
Argumentu nagusiaDavid Garrick

Ondarea aldatu

2018ko apirilaren 16an distraitutako mutil-lagunaren memearen XVIII. mendeko baliokidea dela esan zuen Twitterreko erabiltzaile bate. Alderaketa biralizatu zen eta, ondorioz, irudi horren ordez erabiltzen da errepresentazio batzuetan[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu