Daría Vilariño Pintos

galiziar liburuzaina, irakaslea eta idazlea

Daría Vilariño Pintos (Santiago de Compostela, Pontevedra, Galizia, 1928ko urtarrilaren 26a - ib., 2020ko urriaren 15a) galiziar liburuzaina, irakaslea, eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko Liburutegia zuzentzen lehen emakumea izan zen.

Daría Vilariño Pintos
Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela1928ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Galizia
HeriotzaSantiago de Compostela2020ko urriaren 15a (92 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Santiago de Compostelako Unibertsitatea  (1973 -  1993)
Jasotako sariak
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

Biografia aldatu

1950. urtean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Santiagoko de Compostelako Unibertsitatean (USC) . Zientzia psikologiko eta sozialetan aditua (psikologia, historia, soziologia, etab.) eta artxibo eta liburutegietan espezializatua da.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Lehen lana Santiagoko Liburutegi Publiko zaharrean egin zuen (Casas Reais kalean). 1957an Santiago de Compostelako Unibertsitate Liburutegian (BUSC) sartu zen. 1970ean zuzendariordea eta 1973an zuzendaria izan zen, 1993an erretiroa hartu zuen arte.[1][2][3]

Bibliologia-eskolak eman zituen USCn. Eta Galiziako Liburutegien Lankidetzarako Kontseiluan, Kultura Sailean, USCren liburutegiko zuzendari gisa, eta Galiziako Cidade da Cultura Fundazioan aditu gisa aritu zen. [4][5]

Haren helburuetako bat «unibertsitate-liburutegi» kontzeptua gauzatzea izan zen.[5] Etorkizuneko liburuzainak prestatzeko eskola jarri zuen abian, eta horrek Galizian sektore hori profesionalizatzen lagundu zuen. Aktiboki hartu zuen parte Conpostelako Kulturaren Hiriaren sorreran.[6]

Lana aldatu

Gutxienez sei argitalpen egin zituen. Hauexek dira aipagarrienak:

  • Un manuscito sevillano del siglo XIX en la Biblioteca Universitaria de Santiago de Compostela
  • La diócesis de Tuy hasta 1100
  • O libro galego onte e hoxe: catálogo da Exposición bibliográfica, Santiago, maio-xuño 1979
  • Alcalá de Henares: academia bíblica y renacentista
  • La Biblioteca Universitaria y sus riquezas; Exposición cartográfica. Mapas de la Biblioteca General de la Universidad siglos XVII, XVIII y XIX.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Bere familiaren artxibo pertsonala, Vilariño Pintos, Galiziako Artxiboari eman zion. XIX. eta XX. mendeetan familiako kideen ondare eta lanbide izaerako dokumentuak biltzen ditu, besteak beste, Eduardo Vilariño Pintos nebarenak.[7] 2015. urtean Cidade da Cultura elkarteak Memorias de familia. O fondo Vilariño Pintos no Arquivo de Galicia izeneko erakusketa antolatu zuen, Vilariñok utzitako dokumentu-ondarearekin.[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1993 USCren urrezko bereizgarria jaso zuen. [4]
  • 1993 Galiziako domina, brontze kategorian.[8]
  • 2023 El Consello da Cultura Galega-k (CCG) bere ibilbidea gehitu zuen Galiziako Albumeko biografien bilduma digitalean.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu