Ireki menu nagusia

Dantza La Galette Errotan

Dantza La Galette Errotan (frantsesez Bal au moulin de la Galette), Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren margolanik ezagunenetako bat da, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, museo honetako margolanik enblematikoenetako bat delarik.

Dantza La Galette Errotan
Pierre-Auguste Renoir, Le Moulin de la Galette.jpg
Jatorria
Sortzailea Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea 1876
Jatorrizko izenburua Bal du moulin de la Galette eta Dance at Le Moulin de la Galette
Mugimendua Inpresionismoa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 175 zentimetro
Altuera 131 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea
Deskribapena
Honen eragina jaso du The Village Fête Itzuli
The Embarkation for Cythera Itzuli
Kokapena
Lekua Luxembourg Museum
Galerie nationale du Jeu de Paume
Orsay museoa
Bilduma Orsay museoa eta Louvreko margogintza saila
Inbentarioa RF 2739
Jabea Frantzia eta Gustave Caillebotte Itzuli
Historia
Erakusketak 3rd impressionist exhibition Itzuli
Renoir Itzuli

Jabeen historiaAldatu

III. inpresionisten erakusketan, 1877an erakutsia izan zen. 1879tik 1894 arte, Gustave Caillebotten bilduman egon zen. Honek, Estatuari utzi zion, zeinek 1894an onartu zuen. Parisko Luxenburgoko Museoan egon zen 1896 eta 1929 bitartean, azken urte honetan, Louvre museoari eman zitzaiolarik. 1947tik 1986 arte: Louvre museoa, Galerie nationale du Jeu de Paume, Paris. Orsay Museora, 1986an pasa zen.

Jabetza pribatua duen beste bertsio bat dago.

AzterketaAldatu

Renoir, eguneroko gertakari arruntak margotzen maisua zen. Inpresionismoko maisu lan honetan, Parisko bizitzaren une bat finkatzen du, uzte alaiko giro batean. Moulin de la Galettean udako egun eguzkitsu batean dibertitzen ari den jende xalo eta arrunta erakusten du. Toki hau, antzinako errota bat zen, kafetegi bihurtua, nora igandetan joaten zen, ospe handia zuen dantza bat ospatzen baitzen.

Konposaketa, eskema kurbilineo baten arabera garatzen da, lehen planotik atzealdera, margolanaren diagonalak jarraituz. Pintzelkada zirriborrotsua da. Kolore eta argi efektu bikainak lortzen ditu, argia, hostoen bidez iragazia bailitzan.

Lehen planoan, Georges Rivière agertzen da, Renoirren laguna. Inpresionistak defendatzen zituen kritikari eta idazle bat zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dantza La Galette Errotan