Danteren txalupa edo Dante et Virgile aux enfers (Dante eta Virgilio infernuetan) Eugène Delacroix margolari frantsesak 1822an margotutako olioa da. Delacroixen hasierako lanetariko bat da; lan honek nolabait ezagutzera eman zuen. Errealismoko margolariek eta inpresionistek maisulana bezala hartu zuten.[1]

Danteren txalupa
Dante et Virgile aux enfers'
Jatorria
Sortzailea(k)Eugène Delacroix
Sorrera-urtea1822
IzenburuaDante et Virgile aux enfers, dit aussi La Barque de Dante eta Dante und Vergil in der Hölle
Mugimenduaerromantizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak189 (altuera) × 241,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaJainkotiar komedia
Kokapena
LekuaRoom 700 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaINV 3820
JabeaFrantziar Estatua
Historia
ErakusketakSalon of 1822 (en) Itzuli
Delacroix (1798-1863) (en) Itzuli

Gaia aldatu

Margolanaren gaia Danteren Jainkotiar komedia liburutik atera zuen Delacroixek. Eszenak Dante Alighieri Virgiliorekin batera Infernua bisitatzen erakusten digu. Txalupak Phlegyasek, Lapitarren erregeak, eramaten du. Hain zuzen ere, infernuko bosgarren zirkulua da, kondenatuak Estigiaren uretan dauden tokia.

Deskribapena aldatu

Itsasontzian bi protagonistak ikusten ditugu. Danteri bere txano gorriarekin ezagutzen zaio; horrela errepresentatzen zitzaion Erdi Aroan. Virgiliok buruan erramu-koroa darama. Phlegyasek, bizkarra emanda, lema maneiatzen ari da. Argiak erdiko bi poetak argitzen ditu. Txalupatik zintzilik madarikatuen gorputzak ikusten ditugu. Paisaia beldurgarria da: zeru iluna, ezkerrean hiri bat sutan, zeru iluna... Margolana benetan dramatikoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danteren txalupa