Daniel Edward Howard

politikari liberiarra

Daniel Edward Howard (Buchanan, 1861eko abuztuaren 4a - Monrovia, 1935eko uztailaren 9a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 16. presidentea izan zen 1912tik 1920ra.

Daniel Edward Howard

Liberiako presidente

1912ko urtarrilaren 1a - 1920ko urtarrilaren 5a
Arthur Barclay - Charles D. B. King
Bizitza
JaiotzaBuchanan (en) Itzuli1861eko abuztuaren 4a
Herrialdea Liberia
HeriotzaMonrovia1935eko uztailaren 9a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrue Whig Party (en) Itzuli

Benetako Whig Alderdiko kidea izan zen. 1911n lehendakari hautatu zuten eta 1912ko urtarrilaren 1ean karguaz jabetu zen. 1915ean kruak matxinatu egin ziren eta Sierra Leonako britainiar koloniari anexioa eskatu zioten. Lehen Mundu Gerran herrialdearen neutraltasuna mantentzen saiatu zen, baina aliatuei nolabaiteko babesa eman zien eta alemaniar itsaspekoek egindako blokeo ekonomikoa jasan zuen. Alemaniak 1917an Monrovian egindako erasoaren ondoren, Howardek gerra deklaratu zion Alemaniari 1918ko urtarrilaren 12an. 1919an Liberia Nazioen Ligan sartu zen.