Danak-Batian
 Euskal Herria
Ontziola: Constructora Guipuzcoana, Pasaia
Mota: Arrantza-ontzi
Uretaratze data: 1933
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1936-1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 133 t. tona
Luzera: 24,90 m
Zabalera: 5,82 m
Sakonera: 2,87 m
Abiadura: 8,5 korapilo
Eskifaia: 9 marinel


Danak-Batian arrantzurako motordun eta burdinazko oskoldun binakakoa izan zen, Francisco Acebal y Cía. pasaitar enpresarena. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraiki zuen. Gipuzkoako ebakuazioan Bilbora joan zen. Azaroan Eusko Itsas Gudarosteak bere ardurapean ontzia hartu eta praktikoen zerbitzurako erabili zuen. Lanari 1937/3/1ean utzi zion eta berriz ere arrantzan hasi zen. Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu