Damon Hill
Damon Hill
Datu pertsonalak
Izen osoa Damon Graham Devereux Hill
Jaio 1960eko irailaren 17a (64 urte)
Londres (Ingalaterra)
Ibilbidea
Taldeak Brabham, Williams, Arrows eta Jordan
Lasterketak 115
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 1 (1996)
Garaipenak 22
Podium 42
Pole Position 20
Itzuli azkarra 19
Lehen lasterketa 1992ko Espainiako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1993ko Hungariako Sari Nagusia
Azken garaipena 1998ko Belgikako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1999ko Japoniako Sari Nagusia

Damon Graham Devereux Hill (Hampstead, Londres, Ingalaterra, 1960ko irailaren 17a) Erresuma Batuko auto-pilotu ohia da. 1 Formulako munduko txapelduna 1996an. Bi aldiz munduko txapeldun izandako Graham Hillen semea.

Biografia

aldatu
 
Damon Hill Williamsa gidatzen (1995).

Hasieran, moto-lasterketetan parte hartzen hasi zen (1979). Auto-pilotu gisa, 1986an, 3 Formulako munduko txapelketan, bederatzigarren geratu zen. 1 Formulan, 1991n egin zuen debuta, Brabham taldearekin, Ingalaterrako sari nagusian, Silverstongo zirkuituan. 1993an, Williams taldeko pilotu gisa, Hungaria, Belgika eta Italiako sari nagusiak irabazi zituen. 1994an, sei lasterketa irabazi zituen, baina ez zuen txapelketa irabazterik izan, Michael Schumacherren mesedetan. Azkenik, 1996an, zortzi lasterketa irabazita, txapeldun geratu zen, Jacques Villeneuve taldekidearen aurretik.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damon Hill