Daisugi

Japoniako zedroarekin erabiltzen den basogintza teknika tradizionala

Daisugi (japonieraz: 台杉?) zuhaitzak lepatzeko Japonian erabiltzen den teknika tradizional bat da. Japoniar zedroarekin (Cryptomeria japonica) erabili izan da, japonieraz sugi esaten zaio[1]. Daisugi kontzeptuak beraz "sugi mahaia" esan nahi du[2].

Kyoton dagoen Ryōan-ji tenpluan daisugi teknikaz landutako zuhaitzak.

Deskribapena aldatu

Zuhaitzaren oinean sortzen diren adarrak inausi egiten dira zurtoinak zuzen zuzen hazi daitezen. Horrela oin bakarretik hainbat enbor ateratzen dira eta ustiatzerakoan ez da zuhaitza oinetik moztu behar.

Historia aldatu

Daisugi teknika Muromachi Aroan sortu zela esaten da. Garai hartan tearen zeremoniak ospe handia hartu zuen eta te gelak eraikitzeko enbor zuzen eta luzeak erabili ziren. Kyoto hirian izan zuen arrakastarik handiena, Kitayama eremuan[2].

XIV. mendean Sukiya-zukuri arkitektura estiloa modan jarri zen Japonian eta horrek ere enbor luze zuzenak erabiltzen zituen. Japoniar noble edo samurai guztiek nahi izan zuten horrelako etxea eraiki[2]. Bide batez daisugi teknika bonsaietara ere pasa zen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Ohba, K.. (1993). Clonal forestry with sugi (Cryptomeria japonica). Clonal forestry II. Berlin, Heidelberg: Springer., 66–90 or..
  2. a b c (Ingelesez) Daisugi, the 600-Year-Old Japanese Technique of Growing Trees Out of Other Trees, Creating Perfectly Straight Lumber | Open Culture. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  3. (Ingelesez) Bikul, Harry. (2022-09-03). «Daisugi: Technique to Produce Wood without Cutting Down Trees» Thought Might (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak aldatu