Daisetsuzan Parke Nazionala

Daisetsuzan Parke Nazionala (japonieraz: 大雪山国立公園 Daisetsuzan Kokuritsu Kōen?) Japoniako Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen. Japoniako Parke Nazional handiena da.

Daisetsuzan Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAsahi-dake
Motalist of national parks of Japan (en) Itzuli
Azalera2.267,64 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°39′37″N 142°51′29″E / 43.6603°N 142.8581°E / 43.6603; 142.8581
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido

Geografia

aldatu

Daisetsuzan izenak "mendi elurtu garaiak" esan nahi du. 2.000 metrotik gorako 16 tontor hartzen ditu, denetan garaiena Asahi-dake (2.291m) da. Hiru mendi multzo daude:

  • Daisetsuzan multzo bolkanikoa: Parkearen iparraldea hartzen du. Bertan dagio Asahi-dake mendia.
  • Tokachi multzo bolkanikoa: Parkearen hegoaldea hartzen du. Mendi garaiena Tokachi (2.077m) da.
  • Shikaribetsu multzo bolkanikoa: Parkearen ekialdea hartzen du. Bertan dago Ishikari mendia (1.967m), uharteko ibai luzeena den Ishikari ibaia bertan sortzen da.

Banaketa administratiboa

aldatu

Bi suprefeturen artean dago Daisetsuzan Parke Nazionala, Kamikawan eta Tokachin. Inguruan dago uharteko bigarren hiri handiena ere, Asahikawa.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu