Dafne (satelitea)

Saturnoren satelite naturala
Dafne (ilargia)» orritik birbideratua)

Dafne (lehen S/2005 S 1) Saturnoren satelite natural bat da. Bere aurkikuntza Carolyn Porcok eman zuen aditzera, 2005eko maiatzaren 6an. Cassini zundak urte horretako maiatzaren 1ean Saturnoren A eraztunaren kanpo-mugan 16 minututan zehar egin zituen 6 argazkiri esker gauzatu zuen aurkikuntza. Kalitate handiko argazki (3,54 km/pixel) horietan 7 km-ko disko bat ikus daiteke. Satelitea behatu aurretik bere existentzia susmatzen zen, Keeler banaketaren kanpo-mugan behatu ziren grabitate uhinengatik.

Dafne (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaCarolyn Porco
Data2005eko maiatzaren 6
KategoriaSaturnoren sateliteak, shepherd moon (en) Itzuli eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia136.504 km
Eszentrikotasuna0.0000331±0.0000062
Orbita-periodoa14 ordu 25 minutu
Makurdura orbitala0.0036°±0.0013°
Ezaugarri fisikoak
Erradioa3,8 km
Masa(7.7±1.5)×1013 kg
Dentsitatea0.34±0.26 g/cm³
Albedoa≈ 0,5
Tenperatura≈ 78 K
Itxurazko magnitudea24

Dafnek 6 eta 8 kilometro arteko diametroa du, gutxi gorabehera. Keeler banaketaren (planetaren A eraztunaren barnean dagoen hutsune bat da) barnean orbitatzen du Saturno, bataz bestean 136 505 km-ko distantzian eta 0,594 eguneko orbita-periodoarekin (0,59537 ardatzerdi handia zehatza bada). Bere eszentrikotasuna, hasiera batean zehaztea ezinezkoa izan zena, zerotik oso hurbil dago, bere makurduraren antzera. Bere albedoa, hau ere gutxi gorabeherakoa, %50ekoa da.

Pan satelitearen antzera, artzain-satelite bat dugu Dafne, honek ordea, Encke banaketan orbitatzen du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu