'Días y flores' (euskaraz: «Egunak eta loreak») Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren lehen albuma izan zen. Espainian zentsurarekin arazoak izan zituen eta kanta gutxiagorekin Te doy una canción izenburua hartu zuen. Album honetan abeslariaren benetako klasikoak biltzen dira, esaterako "Playa Girón" edo "El mayor". Albuma Habanan grabatu zen, EGREM estudioetan 1974 eta 1975ean.

Días y flores
Silvio Rodríguezen albuma
Egilea(k)Silvio Rodríguez
Argitaratze-data1975
IzenburuaDías y flores
Ekoizpen lekuaKuba
Ezaugarriak
Genero artistikoanueva trova (en) Itzuli
  1. Sueño con serpientes
  2. Santiago de Chile
DiskoetxeaEGREM
Zatiak11 musika pista
Deskribapena
Honen parte daSilvio Rodríguez' albums in chronological order (en) Itzuli

Discogs: 277078 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak

aldatu

Album honetan Silvioren ahotsa eta gitarra lagunduta daude. ICAIC Esperimentazio Taldeak Kubako musika beste erritmoekin nahastu zituen, esaterako rock eta jazz. Esperimentazio horiek nabariak dira diskoaren zenbait momentuetan.

Abestiak

aldatu

Kanta guztiak Silvio Rodríguezenak dira. Hauek ziren abestiak:

  1. "Como esperando abril" – 5:00
  2. "Playa Girón" – 3:24
  3. "El mayor" – 3:34
  4. "La vergüenza" – 3:15
  5. "Sueño con serpientes" – 5:33
  6. "Pequeña serenata diurna" – 2:58
  7. "Esta canción" – 4:00
  8. "Yo digo que las estrellas" – 3:29
  9. "En el claro de la Luna" – 4:57
  10. "Santiago de Chile" – 4:23
  11. "Días y flores" – 4:01

Espainiako edizioan bi abesti erori ziren: "Santiago de Chile" eta "Días y flores". Bigarren honek albumari izenburua ematen zion; zentsuratua izanik, Te doy una canción izenburuarekin atera zen diskoa. Horien ordez beste bi kanta sartu ziren: "Madre" eta "Te doy una canción". Franco hil ondoren, zentsuraren presioa jaitsi zenean, diskoak azkenean 13 abesti izan zituen. Beste herrialdetan, adibidez Txilen, diskoaren beste antolaketak ezagutu ziren, beti zentsuraren presiopean.

Musikariak

aldatu
  • Silvio RodríguezGitarra, ahotsa
  • Emiliano Salvador – Piano
  • Frank Fernández – Teklatuak
  • Eduardo Ramos – Baxua
  • Pancho Amat – Gitarra, Tres
  • Pablo Menéndez – Gitarra, Tres, Gitarra elektriko
  • Daniel Aldama – Perkusioa
  • Ignacio Berroa – Bateria, Perkusioa
  • Leoginaldo Pimentel – Batería, Perkusioa
  • Norberto Carrillo – Perkusioa
  • Luis Ballard – txirula
  • EGREM orkestra – Hari instrumentuak
  • Orlando Valera – Saxo «Pequeña serenata diurna» abestian, Txilen argitaratuta.

Ekoizpen taldea

aldatu
  • Jerzy Belc – Ingeniaria
  • Ekoizpena: Frank Fernández
  • Moldaketak: Frank Fernández, Eduardo Ramos eta Silvio Rodríguez

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu