Cystolepiota hetieri Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zalantzazko jangarria, hobe ez biltzea.

Cystolepiota hetieri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystolepiota
Espeziea Cystolepiota hetieri
Singer, 1973

Sinonimoak: Lepiota hetieri, Cystoderma hatieri, Lepiota heteriana, Lepiota rufescens, Agaricus granulosus var. rulescens.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txiki-ertaina 1-3 cm-ko diametrotik 4-6 cm arteko diametrora, koniko-kanpai itxurakotik lau-ganbilera, pitzatua, zikindua. Kapelaren azala zuria, ezkata zuri-horixka kolorekoz apaindutako dekorazio opari eta ikusgarriarekin (kolore argiagoa ertzerantz), perretxikoari kapelan eta oinean irin itxura ematen dio.

Orriak: Nahiko estu, eskotatuak, lamelulekin, zurixkak, koskadun ertzarekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Oso luzea eta liraina, baina hauskorra, okerra, eta beherantz jaisten diren ezkata flokoso horixkekin. Eraztuna oso iheskorra.

Haragia: Zurixka, marroi-herdoil kolorera biratzen. Lizun usain desatseginarekin eta zapore gozoarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera. Hetieri epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lepiota ventriosospora delakoarekin nahas daiteke, honek marroi-okre kolorea du (ez hain zuria), eta ez dago hain dekoratua.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean (azarora arte). Hostozabaletan (artea, izei gorria, haritz kanduduna, pagoa, altzifre faltsua (Chamaecyparis), zedroa).

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Myanmar.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Cetto, Bruno, 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 406 or..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cystolepiota hetieri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu