Cystolepiota cystophora
Cystolepiota cystophora Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Cystolepiota cystophora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cystolepiota |
Espeziea | Cystolepiota cystophora Bon, 1976 |
Deskribapena
aldatuKapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, konikotik koniko ganbilera helduetan, titi txiki bat ager daiteke, ondo zehaztua ale batzuetan, ertza soberakinekin, flokosoa. Kapelaren azala erraz bereizten da. Itxura pikortsu-flokosoa du, diskoaren erdi ingurutik abiatuta, okre antzeko kolorekoa isla arrosekin edo arrosa-ardo kolorekoekin eta ezkata txiki zentrokideetan banatzen da, itxura flokoso-iletsuarekin, kapelaren erdiguneko kolorekoak, eta kontraste gutxi egiten dutena hondo zurixkatik zuri-kremara doan kolorearekin.
Orriak: Zurixkatik zuri-kremara doan kolorekoak, isabelino kolorekoak zahartzaroan, zabalak, irregular samarrak, ertza koska finekin.
Hanka: 3 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,4 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, fistulosoa, oinarrian pixka bat loditua, zurixka goiko herenean, arrosa edo arrosa-ardo kolorekoa gainerakoan. Eraztun zurixka, kotoi itxurakotik kortiniformera, ale gazteetan bakarrik ikus daitekeena.
Haragia: Zuria kapelan, arre-arrosa edo arre-ardo kolorekoa oinaren beheko ⅔-etan. Usain ahulekoa, ia hautemanezina, zapore arinekoa eta gozo samarrekoa, apur bat mina amaieran.[2]
Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera.
Jangarritasuna
aldatuSusmagarria. Saihestu beharrekoa.[3]
Sasoia eta lekua
aldatuOso berantiarra, abenduan. Mediterraneoko eskualdean aurkitu izan da, Pinus halepensis eta Quercus rotundifolia espezieen orbeletan
Banaketa eremua
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanchez Julian. (2017). Fichas micológicas. Centro de estudios micológicos.
- ↑ Cystolepiota cystophora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.