Cystoagaricus sylvestris

Cystoagaricus sylvestris Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cystoagaricus sylvestris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCystoagaricus
Espeziea Cystoagaricus sylvestris

Sinonimoak: Psathyrella sylvestris, Psathyrella hispida, Cystoagaricus populinus, Psathyrella populina.

Deskribapena aldatu

Kapela: Ganbila bere lehen fasean gero lautu egiten da. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Kapelaren azala beix ilunetik marroira doan kolorekoa, izar formako ezkata arre ilun kolorekoz estalita dago, erdialdean beteago. Zahartzean ertza hautsi edo pitzatu egiten zaio.

Orriak: Itsatsiak, tartekatutako lamelulekin; arrexka-morexka kolorekoak.

Hanka: Mehea, hauskorra, eta zurixka; apur bat pruinaduna ezkata txiki edo fibrilen ondorioz.

Haragia: Urria, hauskorra, arre-morexka, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina arrexka kolorekoa.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, xehatzen erraza" esan nahi du. Populina epitetoak, makal, burzuntz, esan nahi du, bere habitatagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoi eta lekua aldatu

Udazkeneko lehen egunetan agertzen da. Naiz eta ez oso maiz eta gutxitan aipatu bibliografian, ohikoa da erreka bazterretan ikustea, makalen eta burzuntzen enbor eta motzondoetan,

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Hegoafrika.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Universidad de Cordoba.
  4. Cystoagaricus sylvestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu