Cymbalaria landare iraunkorren eta belarkaren genero bat da, 10 espezie inguru dituena[1]. Europako hegoaldean du jatorria, baina mundu osoan zehar aurki daitezke espezieetako batzuk gaur egun.

Cymbalaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
Generoa Cymbalaria
Hill, 1756

Iraganean Scrophulariaceae familian sailkatua zegoen, baina berriki egindako ikerketa filogenetikoek Plantaginaceae familiakoa dela frogatu dute. Linaria eta Antirrhinum generoekin estuki lotua dago, hauetatik, hazkuntza herrestariaren ohituragatik eta euren loreengatik ezberdintzen delarik. Cymbalariaren loreak bakartiak dira, ez dira galburu trinko eta zuzenetan sortzen. "Zinbalo baten antzekoa" esan nahi du izen zientifikoa, hosto biribilduei erreferentzia egiten diena.

Generoko espezie ezagunena Cymbalaria muralis da, murruntza, Europako hego-mendebaldekoa dena baina beste leku askotan naturalizatu dena.

Espezieak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Cymbalaria Hill | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak

aldatu