Ireki menu nagusia

Cristina Puig i Vilardell (Bartzelona, Katalunia, 1972ko abuztuaren 30a) kataluniar kazetaria da.

Cristina Puig
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1972ko abuztuaren  30a (47 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Enplegatzailea(k) Diari Ara
IMDb nm1777299

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Komunikazio Zientzietan lizentziaduna, Ràdio 4, Cadena SER, COPE eta Catalunya Ràdio irrati-kateetan egin du lan, baita RAC1en ere. 2006ko udan El món a RAC1 irratsaioa aurkeztu zuen, zeinean goizeko albisteak emateaz gain, eztabaida politikoa zuzentzen zuen eta politikari eta gizarteari buruzko elkarrizketak egiten zituen. Irrati-kate berean ere L'hora del pati irratsaioan egin zuen lan aurkezle, zuzendari eta kolaboratzaile.

5 urtez Kataluniako Telebistako El club saioan aurkezle eta kolaboratzaile jardun zuen. 2007ko udan Eloi Vilak zuzendutako El club d'estiu aurkeztu zuen. Horrez gain, Jo vull ser telebista-saioan egon zen kolaboratzaile.

2009ko uztailaren 17an El club saioa milagarren atalean amaitu eta gero, Televisión Españolara joan zen. 2008an 59 segons eztabaida soziopolitikoari buruzko telebista saioa aurzkezten hasi zen, hasieran asteartero La 2 katean. 2011n, denboraldi berriarelin, ostegunero aurkeztu zuen La 1 katean 2012ko apirilaren 5era. Gainera, Gent de paraula elkarrizketa-saioa aurkeztu zuen La 2 katean.

2012ko apirilaren 12an El debat de La 1 saioan hasi zen lanean, 59 segons saioko lantaldearekin. 2013an Kataluniako Emakume Kazetarien Elkarteak Komunikazio Ez Sexistako Jardunbide Egokien saria eman zion.

2015eko urtarrilean TVE Catalunyatik kaleratu zuten, enpresak diziplina-arrazoiak argudiatuz. Auziko bistan, ordea, kaleratzea bidegabezkotzat jo zen.

2019ko urtarrilaren 7an zabaldu zen Cristina Puigek Laura Rosel aurkezle-lanetan ordezkatuko zuela TV3ko Preguntes freqüents telebista-saioan.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. (Katalanez)«Cristina Puig substituirà Laura Rosel com a presentadora del 'Preguntes freqüents' de TV-3» El Periodico 2019ko urtarrilaren 7a . Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an.