Ireki menu nagusia

Laura Rosel (Sabadell, Katalunia, 1980) kataluniar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea da.[1] Kazetaritza eta Politika Zientziak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2003tik 2007ra Ràdio Sabadell irrati-kateko albistegietako editorea izan zen. 2007ko apirikean RAC1 irratian hasi zen editore, non hainbat irratsaio aurkeztu zituen. 2015eko udan RAC1eko asteburuetako Via lliure irratsaioa gidatu zuen. 2017ko maiatzean 8TV telebista-kateko 8aldia saioa aurkeztu zuen Jordi Armenterasekin batera, Josep Cuníren ordez. 2018ko urtarrilaren 10ean TV3 telebista-kateko Preguntes freqüents saioko aurkezlea izango zela iragarri zen. Saioa urtebetez gidatu zuen, ikusle-datu bikainak lortuz eta bere ordutegiko saiorik ikusiena izanik. Baina 2019ko urtarrilaren 7an saioa ekoizten duen El Terrat etxeak Laura aurkezle eta zuzendarikide jardunetatik eten egin zuen eta bere ordez Cristina Puig jarri.[2]

Laura Rosel
Bizitza
Jaiotza Sabadell1980  (38/39 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, announcerra Itzuli eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k) RAC1
Preguntes freqüents
Diari Ara
IMDb nm9587078

ErreferentziakAldatu

  1. (Katalanez)  «La sabadellenca Laura Rosel, nova presentadora del «Preguntes freqüents» de TV3» Nació Digital 2018ko urtarrilaren 17a . Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an .
  2. (Katalanez)  «Cristina Puig substituirà Laura Rosel com a presentadora del 'Preguntes freqüents' de TV-3» El Periodico 2019ko urtarrilaren 7a . Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an .