Cristian Portu

futbolari espainiarra

Cristian Portugués Manzanera (Beniel, Murtzia, 1992ko maiatzaren 21a) futbol munduan Portu bezala ezagunagoa, Gironan jokatzen duen espainiar futbol jokalaria da, gehien bat eskuin hegalean eta puntaerdi gisa. 2018-19 denboraldian Girona Espainiako bigarren mailara jaitsi zen, eta horren ondorioz taldetik joatea erabaki zuen. Hasieran Celtara joateko asmoa zuen, baina gero errealak eskaintza bat egin zion eta ezkondu ondoren, ekainaren 18an, realaren eskaintza onartu zuen, 2024rarte sinatuz.

Cristian Portu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristian Portugués Manzanera
JaiotzaBeniel1992ko maiatzaren 21a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2009 / 200950
Valencia CF Mestalla2009 / 20141295
Valencia Club de Fútbol2014 / 201410
Sevilla FC2018 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua70 kilogramo

Ibilbidea aldatu

Bere ibilbidea 15 urterekin hasi zen Valentziako gazte taldeetan, eta 2009. urtean, 17 urterekin, bigarren taldearekin debuta egin zuen. Han 5 urte egon zen, ez baitzen gai izan lehen taldera jauzi egiteko. 2014. urterarte, 129 partidu jokatu zituen, eta 5 gol sartu garai haietan erdilari gisa jokatzen baitzuen. Tartean, azken urtean, Valentziako lehen taldearekin partidu bat jokatu ahal izan zuen.

Aukera baten bila Albacetera joan behar izan zen, eta han bere posizioa aurreratzen hasi zen. Bi denboralditan 2A mailan egokitu zen, eta 75 partidutan 12 gol sartu zituen. 2016ko udan, Gironak fitxatu zuen, eta lehen denboraldian talde hau lehen mailara igo zen. Bi denboraldi eta gero berriro bigarren mailara itzuli zen, eta orduan Portuk bide berri bat hastea erabaki zuen. Gironan eman zituen hiru urteetan 102 partidu jokatu ziteun, 23 gol sartuz.

Kluba Urtea Partida(k) Gol(ak)
Valencia B 20092014 129 5
Valencia Club de Fútbol 2014 1 0
Albacete 20142016 75 12
Girona 20162019 102 23
Real Sociedad 2019 - 0 0

Kanpo estekak aldatu