Ireki menu nagusia

Creepshow, 1982ko George A. Romero estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Stephen King idazleak idatzitako umore beltzezko eta beldurrezko antologia film bat da. Hal Holbrook, Adrienne Barbeau, Fritz Weaver, Leslie Nielsen, Carrie Nye, E. G. Marshall eta Viveca Lindfors aktoreek antzeztu zuten. Efektu bereziak Tom Savinik moldatu zituen.

Creepshow
Creepshow Logo.png
Jatorria
Argitaratze-data 1982
Jatorrizko izenburua Creepshow
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, monster filma Itzuli, zombie filma Itzuli, zientzia-fikzio filma eta comedy horrorra Itzuli
Iraupena 120 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Weeds Itzuli
The Crate Itzuli
Grabazio lekua(k) New Jersey eta Pittsburgh
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) George A. Romero
Gidoigilea(k) Stephen King
Antzezlea(k)
Hal Holbrook
Adrienne Barbeau
Fritz Weaver
Leslie Nielsen
Carrie Nye
E. G. Marshall
Viveca Lindfors
Ed Harris
Ted Danson
Stephen King
Joe Hill
Robert Harper
Gaylen Ross
Tom Atkins
Tom Savini
Gwen Verdon
John Colicos





[[Kategoria:E. G. Marshallek Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Gaylen Rossek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:John Colicosek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Richard P. Rubinstein
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Paul Hirsch
Bestelako lanak
Musikagilea John Harrison Itzuli
Argazki-zuzendaria Michael Gornick Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Pittsburgh
Kanpo loturak

1950eko hamarkadako EC Comics argitaletxearen Tales from the Crypt, The Vault of Horror eta The Haunt of Fear beldurrezko kontakizunen komiki aldizkarien omenezkoa da.

Filma bost kontakizunek osatzen dute: "Aitaren Eguna", "Jordy Verrillen Heriotz Bakartia", "Mareatuko Zaituen Zerbait", "Kaxa" eta "Zugana Hurbilduz Doaz!".

Creepshow 2 (1987) eta Creepshow 3 (2006) jarraipenak izan zituen.

Eduki-taula

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Billy (Joe King) mutikoa "Creepshow" beldurrezko aldizkaria irakurtzeagatik bere aita Stanek (Tom Atkins) zigortu egingo du. Aitak aldizkaria zaborretara bota eta semeari beldurrezko istorioak berriz ere irakurtzen topatuz gero jo egingo duela mehatxatuko du. Billy bere logelan aita madarikatzen dagoen bitartean, lehioaren kanpoaldean mamu itxurako irudi bat agertukoi da, mutikoa harengana hurbiltzeko keinuak eginez. Filmean agertzen diren kontakizunak zaborretara botatako aldizkarian zeudenekin bat datoz.

  • Aitaren Eguna: Duela zazpi urte, Nathan Grantham (Jon Lormer) aberatsa Aitaren Egunean bere alaba Bedeliak (Viveca Lindfors) keramikazko hautsontzi batez kolpatuta eraila izan zen. Erailketa mendekuz asmoz burutu izan zen, aurrez Granthamek itxuraz ehiza istripu batean Bedeliaren bikotea hil baitzuen. Urtero, Bedeliak bere aita zenaren etxea bisitatu ohi du, bertan senideekin afaltzeko. Halere, aurten aitaren gorpua berpiztu eta bere erailketa mendekatzeko alaba eta etxean dauden senideak hilko ditu.
  • Jordy Verrillen Heriotz Bakartia: Jordy Verrill (Stephen King) baserritarrak bere baserrian meteorito bat erori dela ikusi berri du. Verrillek bere baserriaren hipoteka ordaintzeko meteoritoa saltzea erabakiko du, baina meteoritoari ura botatzean erditik apurtuko da. Meteoritoaren azala ukitzean, baserritarraren gorputza bere baserria bezala landarez estaltzen hasiko da. Hazkura jasan ezin dezakenez, ur ontzi batean sartuko da, horrek landaretzaren hazkundea areagotuko du. Jada zer egin jakin ez, eta baserritarrak bere buruari eskopeta batez tiro ematen amaituko du.
  • Mareatuko Zaituen Zerbait: Richard Vickersek (Leslie Nielsen) bere emazte Beckyk (Gaylen Ross) Harry Wentworth (Ted Danson) izeneko gizon batekin adarrak jartzen dizkiola ohartuko da. Richardek biak hondartza batean leporarte lurperatuko ditu, bien buruak agerian utziz, marea igotzean itota hil daitezen, gainera bertan zirkuitu itxiko kamerak ere jarri ditu, heriotzak bere etxetik ikusteko asmoz. Halere, emaztea eta maitalearen mamuek modu berdinean zigortuko dute, leporarte lurperatuz. Azken eszenan Richard histerikoki algarraz eta oihuka ikusten da: "Arnasik hartu gabe denbora luzez egon naiteke".
  • Kaxa: Mikek (Don Keefer) atezain bezala lan egiten duen unibertsitateko sotoan kaxa bat topatu du. Zer egin ez dakienez, Dexter Stanley (Fritz Weaver) jazotakoa aipatu eta kaxa irekitzeko laguntza eskatuko dio. Kaxa irekitzean, barruan izaki hilgarri bat dagoela ohartuko dira, honek atezaina eta ikasle bat hilko ditu. Bere larritasunean, Stanleyk Henry Northrup (Hal Holbrook) adiskidearekin elkartuko da. Northrupek istorioa entzun eta izakia bere emazte Wilma (Adrienne Barbeau) erditik kentzeko aukera paregabea ikusiko du. Bere emaztea unibertsitatera joan dadin engainatu, eta Northrup emaztea erasotu eta hil dezan lortuko du, ondoren izakidun kaxa itsasora botaz. Azken eszenan izakia itsasora jaurtia izan ondoren kaxatik nola ateratzen den ikusten da.
  • Zugana Hurbilduz Doaz!: Upson Pratt (E.G. Marshall) bere misofobiaren ondorioz hermetikoki itxia dagoen solairu batean bizi den negoziogizon bat da. Prattek bere langile baten emaztearen telefono dei bat jasoko du, negoziogizonak emandako tratu txarren ondorioz bere buruaz beste egiten amaitu zuena. Prattek ez dio langilearen alargunari inolako jaramonik egingo, eta bere zitalkeriaren senarra zenaz ere trufatuko da, hortaz alargunak madarikatu eta heriotza opatuko dio. Ondoren argindarra joan, iluntasun une bat jazo eta Pratten solairua labezomorroz betetzen hasiko da. Bere etsipenean Pratt gela batean sartu eta itxi egingo du, baina gela berbera intsektuz betea dago. Nora ihes egin jakin gabe, labezomorroek Pratt hilko dute.

Filmaren amaieran Billyren aita Stanek sekulako minak jasango ditu, mutikoak aldizkariaren bidez eskatutako budu panpin batek eraginda.

AktoreakAldatu


Hitzaurrea eta amaiera

  • Joe King: Billy
  • Iva Jean Saraceni: Billyren ama
  • Tom Atkins (krediturik gabe): Stan
  • Marty Schiff: 1. zabor-biltzailea
  • Tom Savini: 2. zabor-biltzailea

"Aitaren Eguna"

"Jordy Verrillen Heriotz Bakartia"

  • Stephen King: Jordy Verrill
  • Bingo O'Malley: Jordyren aita eta medikua


"Mareatuko Zaituen Zerbait"


"Kaxa"

"Zugana Hurbilduz Doaz"

  • E. G. Marshall: Upson Pratt
  • David Early: White
  • Ann Muffly (krediturik gane): Lenora Castonmeyerren ahotsa
  • Mark Tierno: Carl Reynoldsen ahotsa
  • Ned Beatty (krediturik gabe): Bob Beanen ahotsa

Kanpo loturakAldatu