Coxcomb (Florence Nightingale)

Coxcomb izeneko diagrama Florence Nightingalek, erizaintzaren aitzindaritzat jotzen denak, 1859 urtean argitaratu zuen datu-diagramari emandako izena da, lehen aldiz eratutako azalera polarreko diagramatzat jotzen dena eta datuen irudikapenaren historian mugarri garrantzitsutzat jotzen dena. Diagraman 1854ko apiriletik 1856ko martxora bitartean Britainiar Armadaren baitan Krimeako Gerran izandako heriotzen bilakaera eta horien kausak agertzen ditu, hiru sailetan banaturik: infekzio-gaixotasunak, zauriak eta bestelako kausak. Diagraman infekzio-gaixotasunen pisu nabarmena azalerazten da, gerrak eragindako kausen gainetik. Horren bitartez, gerran higienearen eta osasun-arreta zorrotzaren beharra nabarmendu nahi zuen, infekzioek eragindako heriotzak murrizteko. Diagramak Diagram of the causes of mortality in the East (euskaraz, Ekialdeko hilkortasunaren kausen diagrama) izenburua darama eta A contribution to the sanitary history of the British army during the late war with Russia liburuskan (euskaraz, Britainiar Armadaren osasun-historiari ekarpena Errusiaren aurkako azken gerran) agertzen da.

Azalera polarreko lehen diagramatzat jotzen bada ere, frogatu da diagramako sektoreko azalerak ez baizik eta horien luzerak direla datuak irudikatzen dituztenak. Horrela, heriotzetan infezkio-gaixotasunek duten pisua artifizialki nabarmentzen da, luzeratik azalerara efektu bisuala askoz ere handiagoa baita.


Diagram of the causes of mortality in the East izenburuko diagrama, coxcomb izenez ezaguna eta lehen azalera polarreko diagrama dena.


Datuak aldatu

Hilabetea Soldadu kopurua Heriotzak Heriotza-tasak (milako)
Infekzio-gaixotasunak Zauriak Beste kausak Infekzio-gaixotasunak Zauriak Beste kausak
Apirila 1854 8571 1 0 5 1.4 0 7.0
Maiatza 1854 23333 12 0 9 6.2 0 4.6
Ekaina 1854 28333 11 0 6 4.7 0 2.5
Uztaila 1854 28722 359 0 23 150.0 0 9.6
Abuztua 1854 30246 828 1 30 328.5 0.4 11.9
Iraila 1854 30290 788 81 70 312.2 32.1 27.7
Urria 1854 30643 503 132 128 197.0 51.7 50.1
Azaroa 1854 29736 844 287 106 340.6 115.8 42.8
Abendua 1854 32779 1725 114 131 631.5 41.7 48.0
Urtarrila 1855 32393 2761 83 324 1022.8 30.7 120.0
Otsaila 1855 30919 2120 42 361 822.8 16.3 140.1
Martxoa 1855 30107 1205 32 172 480.3 12.8 68.6
Apirila 1855 32252 477 48 57 177.5 17.9 21.2
Maiatza 1855 35473 508 49 37 171.8 16.6 12.5
Ekaina 1855 38863 802 209 31 247.6 64.5 9.6
Uztaila 1855 42647 382 134 33 107.5 37.7 9.3
Abuztua 1855 44614 483 164 25 129.9 44.1 6.7
Iraila 1855 47751 189 276 20 47.5 69.4 5.0
Urria 1855 46852 128 53 18 32.8 13.6 4.6
Azaroa 1855 37853 178 33 32 56.4 10.5 10.1
Abendua 1855 43217 91 18 28 25.3 5.0 7.8
Urtarrila 1856 44212 42 2 48 11.4 0.5 13.0
Otsaila 1856 43485 24 0 19 6.6 0 5.2
Martxoa 1856 46140 15 0 35 3.9 0 9.1

Kanpo estekak aldatu