Covadongako leizea

Covadongako Gure Amaren Leize Santua (gaztelaniaz: Santa Cueva de Nuestra Señora de Covadonga; asturieraz: Santa Cueva de Cuadonga) Asturiasko Printzerrian dagoen santutegi katolikoa da. Auseva mendiaren inguruko haitzulo bat da, Cangues d'Onís kontzejuko Covadonga parrokiari izena ematen diona.

Covadongako leizea
Kultura ondasuna
La Santa cueva 2.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaProvince of Asturias
Asturiasko kontzejuCangues d'Onís
Asturiasko parrokiaCovadonga
Koordenatuak43°19′N 5°04′W / 43.31°N 5.06°W / 43.31; -5.06
Map
Ondarea
BICRI-54-0000027
Webgune ofiziala

KondairaAldatu

Kobazuloak gurtza leku moduan duen jatorria eztabaidagarria da. Tradizioak dioenez, On Pelaiok, haitzulo honetan babesturiko gaizkile baten atzetik zihoala, Ama Birjina gurtzen zuen ermitau batekin egin zuen topo. Ermitauak Pelaiori gaizkilea barkatzeko eskatu zion, Ama Birjinaren babespean zegoelako, eta iritsiko zela eguna berak ere haitzuloan babesa bilatu beharko zuela esan zion. Historialari batzuek diotenez, sinesgarriena da Pelaio eta kristauak, musulmanengandik leizean babestuak, Ama Birjinaren irudiren bat berekin eramatea eta Covadongako guduan garaipena lortu ondoren bertan uztea da.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Valle Poo, Francisco. (2000). El solar de un Viejo Reino (Cangues d'Onís-Covadonga-Picos de Europa). (1. argitaraldia) Ediciones Nobel S.A. ISBN 84-8459-004-6..

Kanpo estekakAldatu