Costa de la Tarongina
Costa de la Tarongina edo Costa dels Tarongers[1][2] (gaztelaniaz: Costa del Azahar, euskaraz: «laranja loreen kosta») Mediterraneoko Balearretako itsasoko kostari, Castellóko probintzian dagoenari ematen zaion izen turistikoa da, hondartza eta kalazko 120 kilometroz osatua. Hango landaketarik ezagunena laranjondoak direlako eman zaio izen hori.
Costa de la Tarongina | |
---|---|
Mota | tourism region (en) , Itsasertz eta helmuga turistiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°42′N 0°12′W / 39.7°N 0.2°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Castelló / Castellón |
Tradizioz, Costa del Azahar izenak Valentziako probintziako kostaldea ere hartu du (Alacanteko probintziako Cabo de la Naoraino ere iritsi arte), baina marka turistikoaren ofizializazioak soilik Castellóko kostaldeari erreferentzia egiteko, azken aldian, Valentziako probintziako kostaldeari erreferentzia egiteko izendapen turistikoa Valentziako kostaldea izatea eragin du.
Berezko marka turistikoan zentratzen bagara eta ez Ebroren delta eta Cabo de La Naoren arteko kostalde zati geografikoan, Costa de la Taronginak, soilik Castellóko probintzia hartuko luke, eta, beraz, bertan, Vinaròs, Benicarló, Peníscola, Oropesa del Mar, Benicàssim edo Moncofa kostalde herrietako eguzki eta hondartza turismoa, Sierra de Irtako (kostaldearekiko paraleloa den mendikatea, ia eraldatu gabea) toki natural babestuekin, Prat de Cabanes-Torreblancako hezegunea, Las Palmaseko basamortuko parajeak eta honen kostaldeko ikuspegiekin edo Columbrete uharteetako Natura Erreserbarekin, azken hauek kostaldetik 56 kilometrora. Musikaren arloan Costa del Azahar izeneko pasodoblea entzun daiteke, Manuel Lillo Torregrosa maisuak konposatua.
Hiriburuko etengabeko aisialdi eskaintzaz gain, kostaldetik gertu Mascarell herri gotortua bezalako enklabeak ere badaude, kostaldeko marinel herri txikiak edo probintziako hain tipiko eta ezagunak diren zitrikoen landaketak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.
- ↑ Katalanezko izenak dira biak. Ikus «Costa dels Tarongers», Enciclopèdia Catalana.