Cortinarius zinziberatus

Cortinarius zinziberatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius zinziberatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius zinziberatus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, gero laua titiarekin, ertza beherantz biribildua, higrofanoa. Ñabardurekin, gorri-hedoil kolorekoak eguraldi hezean eta hori-okre kolorekoak eguraldi lehorrarekin. Ia distiratsua, berdexka-horixka koloreko errezelarekin. Kapelaren azala banaezina da.

Orriak: Ez oso estu, orritxo ugarirekin, itsatsi-mehetuak, kanela kolorekoak edo arrexkak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa. Ia zilindrikoa, batzuetan oinarrira loditua, ia eraztun bat osatzen duten gortinaren eta errezelaren hondakinekin, kapelak baino tonu argiagoa du, horixka.

Haragia: Arrexka, hezetasunaren orbanekin, usain fungikoa eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Zinziberatus epitetoa latinetik dator, jengibre kolorea esan nahi duen “zinziberatus” hitzetik. Bere zati batzuen mostaza kolorea dela eta.

Jangarritasuna aldatu

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius isabellinus delakoak badu antza. Oharkabean uzten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberriaren hasieran. Izeien eta hostozabalen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria[4], Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Alpeak, Austria, Alemania, Norvegia, Suedia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 231 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 233 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Butlletí Societat Micològica Valenciana N° 9 2004 Fundación Municipal de la Escuela de Jardinería y Paisaje excm. ajuntament Valéncia
  5. Cortinarius zinziberatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu