Cortinarius variegatus

Cortinarius variegatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius variegatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius variegatus
Bres., 1884

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, batzuetan baita erdian deprimitua ere; kolore aldakorrekoa, hori-lehoi kolorekoa edo gorri-tipula uniformea gainazal osoan berezko fibrilekin diseinatua, luzaroan apaingarri zuri batzuekin eta zetadun distiratsu itxura ematen diotenekin apaindua. Ertza oso biribildua beherantz, mehea eta geruza banangarriarekin.

Orriak: Hasieran zuri garbiak, gero okreak eta amaieran arre ilun koloreko tonalitatearekin, oinera biribilduak, itsatsiak, nahikoa estu, ertzaren gainean koska zakarrekin.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindriko erregularra, pixka bat bakarrik loditua oinarrian, mehetu samarra, luzanga, zuri-zilar kolorekoa, ia distiratsua. Ukitzean okre kolorea hartzen du eta hondoan geruza more arin bat darama.

Haragia: Zuri garbia, zapore gozokoa eta usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Variegatus epitetoa latinetik dator, kolore ugariko, esan nahi duen “variegatus” hitzetik. Kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona da.

Nahasketa arriskua

aldatu

Espezie hau ez da oso ezaguna.

Sasoia eta lekua

aldatu

Koniferoen baso goroldiotsuetan, batez ere Picea excelsa izeien azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Europa (batez ere Alpeak eta Eskandinavia).[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius variegatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu