Cortinarius tophaceus

Cortinarius tophaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius tophaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius tophaceus
Fr., 1838

Sinonimoak: Gomphos tophaceus, Inoloma tophaceum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, ganbila, kamutsa, trinkoa, ertz leuna, feltrodun gainazala, opakua, hori-lehoi kolorekoa.

Orriak: Zabalak, zabal, luze unziformeak, okre argi kolorekoak, ertz hori bizi kolorekoekin.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 2 cm bitarteko diametroarekin. Betea eta lodia, behealdera loditua, kapelaren kolore berekoa, ia zonatua errezel horixkaren hondakinengatik.

Haragia: Zuria, oinean okre antzeko kolore arina, berotutako altzairuaren usainarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Tophaceus epitetoa latinetik dator, toba esan nahi duen, “tophus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria. Ziurrenik toxikoa.

Nahasketa arriskua

aldatu

Bere usainagatik bereizten da. Cortinarius redimitus delakoaren antzekoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Gregarioa, pagadietan eta baita pinuen azpian ere.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Austria, Eslovenia, Estonia, Alpeak, Danimarka, Suedia, Txekia, Alemania.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-00540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius tophaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu