Cortinarius scutulatus
Cortinarius scutulatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Cortinarius scutulatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius scutulatus Fr., 1838 |
Sinonimoak: Gomphos scutulatus, Cortinarius pseudoscutulatus, Hydrocybe scutulata, Cortinarius evernius f. pseudoscutulatus.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kamutsa, hasieran morea, gero erdigunetik hasita, gehiago laranja-marroi kolorekoa, arre-sepia koloreraino, erradialki pitzatua.
Orriak: Lodiak, zabal, unziformeak edo koska batez dekurrenteak, hasieran more ilun kolorekoak gero arre-kanela kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. More-ezkutu kolorekoa, goialdean zurbiltzen, errezelak sortutako armila galkor bat edo gehiagorekin.
Haragia: Errefauaren usain handiarekin. More-antzekoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Scutulatus epitetoa latinetik dator, ezkutu esan nahi duen “scutum” hitzetik. Kapelak titia duelako.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan. Baso mistoetan edo koniferenetan, leku hezeetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 211 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius scutulatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.