Cortinarius ionosmus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius ionosmus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius ionosmus

Sinonimoa: Telamonia ionosmus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo pixka bat titiduna, leuna, zetaduna, higrofanoa, arre-marroia hezetasunarekin, arre-grisaxka lehorrean, errezel zurixka fibrilosoarekin.

Orriak: Kafesne kolorekoak, zahartzean ilunagoak, nahikoa estu, lodiak eta itsatsi-atxikiak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaietakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, zurixka, oinarrian arrexkarako joerarekin, amaieran dena gris-arrexka; betea, zilindrikoa, klabiforme samarra. Errezelak hondakin fibrilosoak uzten ditu edo eraztunetan.

Haragia: Arre zurbila, luze irauten duen bioleta usain handi eta bereizgarriarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Ionosmus epitetoa grekotik dator, bioleta esan nahi duen “ionòs” hitzetik eta usaina esan nahi duen “osmos” hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Bere usainagatik ezagutzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Mendiko Picea basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Euskal Herria, Pirinioak, Alpeak, Suedia, Norvegia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 169 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius ionosmus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu