Cortinarius fulvo-ochrascens

Cortinarius fulvo-ochrascens Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius fulvo-ochrascens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius fulvo-ochrascens
Rob.Henry, 1943

Sinonimoak: Phlegmacium fulvoochrascens, Gomphos riederi, Phlegmacium riederi, Phlegmacium fulvo-ochrascens, Cortinarius fuscomaculatus, Thaxterogaster fulvo-ochrascens (?).

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, Hemisferikoa, itxia, gero ganbil-laua edo erdian deprimitu samarra; eguraldi hezean likatsua, opakua lehorrean; okre-lehoi kolorekoa, ertzean zurixkagoa, orban argiagoekin. Ertza luzaroan barrurantz biribildua.

Orriak: Hasieran gris-more edo lila kolorekoak, gero arreak; itsatsi-unziformeak edo itsatsiak, nahiko estu.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Erraboilarekin, batzuetan marjinatua edo arbi-formakoa (3 cm); zurixka-okre antzekoa, inoiz lila antzekoz goialdean. Errezela eta gortina zuritik okre antzerako kolorekoak.

Haragia: Zurixkatik okre zurbilera doan kolorekoak, eremuetan lehoi kolorekoa; zapore gozokoa; usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Fulvoochrascens epitetoa latinetik dator, arrosakara, horia, ilehoria esan nahi duen “fulvus” hitzetik eta gorrirako joerarekin, esan nahi duen, “ochrascens” hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 149 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius fulvo-ochrascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu