Cortinarius fraudulosus

Cortinarius fraudulosus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius fraudulosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius fraudulosus
Britzelm., 1885

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, titiduna ez oso likatsua, edo baita belusatua ere ale gazteetan; gutxi fibriloso-erradiatua; buztin kolorekoa, ilunagoa erdigunean, pixka bat Hebeloma mesophaeum bezala; ertza biribildua beherantz, flexuoso edo irregular samarra.

Orriak: Ez oso estu, nahiko zabalak, sabeldunak, lotuak, hasieran zuri-buztin kolorekoak, gero kafesne kolorekoak edo arrexkak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, klabiforme samarra edo fusiformea, azpiradikantea, leuna goialdean, pixka bat iletsua behealdean, eraztun zurien formako errezelaren hondakinekin, gortina ugari eta iheskorrarekin.

Haragia: Zuria, autoreek hainbat eratara definitutako usainarekin (gozoa, frutarena, gero pixka bat lurrarena). Ohiko erreaktibo kimikoekin ez du erreakzionatzen; nitrato de platarekin gris-arrosa-more kolorea hartzen du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Fraudulosus epitetoa latinetik dator, engainatzen duena esan nahi duen, “fraudulosus” hitzetik. Zehatz identifikatzea zaila delako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius turmalis eta Cortinarius rufoalbus delakoek izan dezakete antza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen basoetan, baina baita koniferoetan ere.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Norvegia, Suedia (batez Gotland uhartean ere), Finlandia, Frantzia, Alemania, Estonia, Alpeak, Erresuma Batua.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 135 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius fraudulosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu